Tlacaelel

Wikipedia, Entziklopedia askea
Tlacaelel, Mendozako Codexeko irudian

Tlacaelel (Tenochtitlan, 1398 - 1486) azteka inperioko erlijio- eta politika-aholkulari nagusia izan zen 1442-1486 bitartean.

Biografia

Enperadore izan ez zen arren, berebiziko eragina izan zuten azteken inperioan berak hartutako neurriek. Huitzilihuitl erregearen semea zen eta inperioko ciuhacoatl edo aholkulari nagusi izendatu zuen Itzcoatl osaba enperadoreak (1427-1440).

Aztekek konkistan harturiko herrien historia eta kronika-liburu guztiak erretzeko agindua eman zuen, inork azteken bidea eragozteko biderik izan ez zezan, eta azteka herriaren beraren kronikak errearazi zituen ondoren; gero, Huitzilopochtli edo Eguzki jainkoak aukeraturiko herriaren, azteka inperioaren, patu sakratua aurkeztu zuen. Berak zehaztu zituen azteken inperio teokratikoaren oinarriak.

Erreferentziak