Azteka

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Mexiken menpe izandako lurraldeen hedapen handiena, Mexiko-Tenochtitlango agintariek Cem Anáhuac Tenochca Tlalpan deitua (Mundua, Tenochca lurraldea).
Egutegi azteka

Aztekak edo Mexikak (nahuatlez mēxihcah [meː'ʃiʔkaʔ][1]) XIV. mendetik aurrera Erdialdeko Amerikan izan ziren nahuatl hizkuntzako hainbat etnia izan ziren. Mexiko-Tenochtitlan sortu zuten eta XV. mende inguruan Mesoamerikako estatu hedatuena sortu zuten. Texcoco aintzirako beste gizatalde batzuekin batera, egungo Mexiko erdialdeko eta hegoaldeko beste gizatalde ugari menperatu zituzten.

Mexika hitza beraiek erabilitakoa da, Azteka ordea Aztlan kondairatik eratorria da eta ez zioten beraien buruari horrela deitzen, nahiz eta Mendebaldeko historiografian erabiliena izan.

Eduki-taula

[aldatu] Jatorria

Espainiarrek ia Azteken liburu guztiak erre zituztenez, ez dakigu asko herri honen jatorriari buruz eta dakiguna konkistaren ondoren kontatutakoa da.

Badirudi 1300 urtearen inguruan, mexikak gaur egungo Mexikoren iparraldetik Ertamerikara heldu zen talde bat zirela. Herri behartsu eta atzeratua zen, eta hau dela eta inguruan jada ezarrita zeuden tolteka jatorriko biztanleek ez zituzten begi onez ikusten. Mesprezu hau eragozteko, mexikak bertako kultura eta ohiturak hartzen hasi ziren.

1325ean bere hiria, Tenochtitlan (gaur egungo Mexiko Hiria) sortu zuten. Texcoco aintzirako uharte txiki batean ezarri zen hasiera batean, baina Mexikar herriaren garapenarekin, garaiko hiririk handienetarikoa izatera heldu zen, 80.000 eta 700.000 arteko biztanlegoarekin.

1430ean, mexikak inguruko herri aurreratuenen kultura bereganatuta zuten eta indar militar garrantzitsua bihurtu ziren. 70 urtetan zehar luzatu ziren guden ondoren, Ertamerikako inperiorik handiena izatera heldu ziren.

Inperioaren gorakada Tlacaelelen esker izan zen gehienbat. Mexikar historia eta erlijioa berridatzi zituen, giza sakrifizioen eta bake garaian ere indar militar handiaren beharra ezarri zituen.

Mexikek, Texcoco eta Tacubako estatuekin aliantza sinatu eta Aliantza Hirukoitza sortu zuten, eta bere konkistak gaur egungo Guatemalaraino heldu ziren, herri gutxik jasan ahal izan zutelarik inperioaren indarra.

[aldatu] Mexikar estatua

Battleotumba.jpg

Inperio Azteka ez zen estatu bateratu eta zentralista bat; konkistatutako herriak enperadoreari zergak ordaintzeko beharra zuten soilik, eta horregatik desegin zen segituan inperioa erasotua izatean.

Aliantza Hirukoitza osatu ostean, estatua hautazko monarkia gisa antolatu zen. Kontseilu batek enperadorea aukeratzen zuen, eta gero honi botere absolutua ematen zitzaion.

[aldatu] Gizarte azteka

Mexikak berez herri nomada bat ziren, kide gehienak nekazari-soldaduak zirenak eta apaizen klase urri bat buru zuena. Tenochtitlanen ezartzean banaketa hau mantendu zen, mazehualen (nekazariak) eta pillien (klase agintaria, nobleak) artean. Klasea ez zen gurasoetatik seme-alabetara pasatzen, baina pilliek txikitatik hezkuntza hobea zutenez, gauzak ez ziren gehiegi aldatzen. Aztekar inperioaren garapen azkarragatik, gizarteak ere hainbat aldaketa jasan zituen, pochteca (merkatari aberatsak, burgesia), artisau, artista, polizia, emagalduen... agerpenarekin.

Esklaboen klasea ere garrantzitsua zen gizartean. Azteken esklabotzaren kontzeptua europarronaren oso desberdina zen. Esklaboak bere borondatez saltzen zuen bere burua, eta bere eskubideak zituen: bere seme-alabak ez ziren jaiotzez esklabotzat jotzen, ezin zituen tratu txarrak jasan ezta beste jabe bati saldua izan ere, berak ere esklaboak eduki zitzakeen eta bere askatasuna lor zezakeen jabearekin ezkonduz gero edota bere salmentaren prezioa ordainduz gero.

[aldatu] Ikus, gainera

[aldatu] Erreferentziak

  1. F. Karttunen (1983): An analytical dictionary of Nahuatl, University of Texas Press, Austin, p. 145, ISBN 0-8061-2421-0.


Commons-logo.svg
Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
Azteka

Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak