Toguna

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ende herrixkaren toguna, Dogon herrian

Toguna (edo Hitzen etxeaa)[1] Dogon jendeak Mendebaldeko Afrikako Maliko herrialdean eraikitako eraikin publikoa da. Togunak herriko erdialdean egon ohi dira.

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bandiagara amildegietan kokatutako Dogon herrixken erdialdean eraikitako eraikuntza irekia da. Altuera nahikoa ez dute zutik jarrita egoteko; horrek parte hartzaileei eserita egotera behartzen ditu. Herrietako zaharrek komunitatearen arazoak eztabaidatzen dituzten lekua da, ohiko justiziarako toki gisa ere balio dezake. Herriko gune nagusia ere bada eta batez ere, itzalpean, herriko zaharrek eguneko ordu beroak elkarrekin hizketan ematen dituzte. Sartzen diren guztiak gizon erdainduak izan behar dira.[2]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]