Tokugawa Ienari

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Tokugawa Ienari

Tokugawa Ienari (japonieraz 徳川 家斉, 1773ko azaroak 18-1841eko martxoak 22), Japoniako Tokugawa shogunerriko hamaikagarren shoguna izan zen. 1786 eta 1837 bitartean gobernatu zuen, denbora gehien gobernatu zuen shoguna izan zelarik, 51 urterekin. Izan zituen ohaide ugariengatik ezaguna da (berrogei inguru, uste denez), eta 55 seme-alaba izan zituen (Nemuri Kyoshiro filmean, seme-alaba hauetako asko, istorioan bilauak dira).

Ienariren seme-alaba gehienak, Japoniako zenbait daimyōk adoptatu zituzten, eta, horietakoren batzuk, paper garrantzitsuak izan zituzten Bakumatsuan eta Boshin Gerran. Seme horietako batzuk, honako hauek dira: Hachisuka Narihiro (Tokushima hana), Matsudaira Naritami (Tsuyama hana), Tokugawa Narikatsu (Shimizu Tokagawa adarreko lehena, eta, ondoren, Wakayama hana) eta Matsudaira Narisawa (Fukui han).


Aurrekoa
Tokugawa Ieharu
Shoguna
1786-1837
Ondorengoa
Tokugawa Ieyoshi
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Tokugawa Ienari Aldatu lotura Wikidatan