Tollan-Xicocotitlan

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Artikulu hau Mexikoko Tula de Allende hiriko gune arkeologikoari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus Tula.
Tollan-Xicocotitlan/Tula
Telamones Tula.jpg
Tulako Atlanteak Tlahuizcalpantecuhtli-ren tenpluan, antzinako Tula hirian.
Izena: Tula gune arkeologikoa
Kokapena Tula de Allende, Hidalgo estatua
Mexiko
Kultura Tolteka
Garaia Postklasiko mesoamerikarra

Tollan-Xicocotitlan (Tula gisa ere ezaguna) Mexikoko antzinako hiri bat da, egungo Tula de Allende hiritik (Hidalgo estatua) gertu dagoena.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iparraldetik eta Teotihuacan hiritik etorritako toltekek sortu omen zuten 856an. Apaiz-aristokrazia batek izan zuen aginpidea mende eta erdi bitartean; garai horretan Quetzalcoatl jainko bakezalea gurtzen zuten, giza sakrifizioak debekatzen zituena. Baina 999an kanpoko osteak etorri eta Tezcatlipoca jainko gerrazalea, giza sakrifizioak eskatzen zituena, ezarri zuten jainkotzat. Orduan, gerrarako gizarte-antolamendua nagusitu zen, eta Tularen eragina erdiko ordokian barrena zabaldu zen, harik eta 1168 inguruan Tula gainbeheran hasi zen arte.

1941ean hasi ziren Tulako aztarnen indusketak. Hirigunea muino baten inguruan dago; muinoaren gainean plaza handi bat dago, jauregiz, tenpluz eta pilotaleku batez inguratua. Tlahuizcalpantecuhtli jainkoaren tenplua edo Goizeko Izarrarena da eraikin nagusia. Garrantzi handikoak dira, halaber, Coatepantli edo sugeen horma, erlijiozko ospakizunak egiteko lekua, giza bihotzak jaten ari diren animaliak irudikatzen dituzten behe-erliebeak eta Chac-mool estatuak.

Irudi galeria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Tollan-Xicocotitlan Aldatu lotura Wikidatan

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]