Edukira joan

Topic on Wikipedia:Txokoa

Iñaki LL (eztabaidaekarpenak)

Egun on! Gainetik ikusten ari naiz Wikidatako kultura ondasun batzuen deskribapena. "eraikitako euskal ondare nabaria Agurainen" moduko formulak erabiltzen dira, eta horri buruz bi ohar:

1. Mesedez jarri zerbait gehiago. Gasteiz bada lekua ez dago arazorik, baina bestela kokapena lausoa izan daiteke, adibidez, Donemiliaga jartzen badu. Beraz, honela jarriko nuke: "eraikitako euskal ondare nabaria Agurainen, Araban" (egia esateko, nik "Agurain Araban" jarriko nuke, baina ez dakit hori artean onartuta dagoen, eta eztabaidetan ez sartzearren).

2. "eraikitako euskal ondare nabaria". Uste dut nonbait www.euskadi.eus orrian hala agertzen dela. Hala ere, nire iritziz, "nabarmena" behar du. Nolanahi ere, bateratu behar da, batek gauza bat jarri eta beste batek kontrakoa jar ez dezan.

3. Hirugarrenik eta bukatzeko, Commonsi buruz den arren, arreta ekarri nahi dut Unescoren Gizateriaren Ondarea diren ondasunetan, Bizkaia Zubian esaterako, izendapen ofiziala gaztelaniaz jarri dutela, eta Commonseko kategorietan ere hala agertzen dela. Hori kezkatzekoa da nire ustez; izan ere, joera hori gero eta gehiago zabaltzen ari da, eta kategoria arruntetara zabaltzen. Gainera, euskarazko izenaz jartzen diren kategorietan (Commonsen betiere), gero, beste editore ezagun batek elebitan jarri ohi du, baina ez alderantziz.

MerZab (eztabaidaekarpenak)

Kaixo, ni denek gauzak berdin egite alderako irizpideak jartzearen aldeko naiz baina ez dakit ez ote den piska bat berandu. Alegia, Gipuzkoako ondasunen zerrenda errepasatzen amaitu dut dagoeneko eta ezinezkoa izango zait berriz ere item guztietan sartu eta aldaketa hauek (1 eta 2 puntukoak) egin. Egina dagoen gehiengoa Gipuzkoakoa dela uste dut eta dena berdintsu geratzeko dagoen bezala jarraitu beharko genukela deritzot. Zuk proposatutakoa onartzen bada, agian gerora, ahal izango da aldaketa hori egin informatikari trebeen bidez? Bot batekin edo?

3. puntuari dagokionez, Commonseko categoriak, nire iritziz, nahaste borraste bat dira. Irizpide argi gutxi daude eta bakoitzak nahi duen hizkuntzan eta moduan jartzen dituela iruditu zait. Commonseko kategoriak (denak) hainbat hizkuntzatara itzultzeko proiekturen bat ez al zegoen?


Iñaki LL (eztabaidaekarpenak)

Egun on Mertxe,

Ahal bada argipena gehien behar duten Wikidatako deskribapenetan, "Araba" edo dena delakoa sartzea ondo legoke, adibidez, goian aipatutako Donemiliagaren kasurako (Agurainek, adibidez, ez du hainbeste behar). Hala ere, hemendik aurrera kontuan hartzea nahiko nuke (edozeinek egiten duenean).

Bigarrenean, bat adostu dezagun. Zuei,Koldo Biguri eta Xabier Armendaritz, zer iruditzen? Ni "nabarmen"era lerratzen naiz.

Badago egitasmoa Wikidatan kategoriak zeinek bere hizkuntzan ikus ditzan, baina oraindik ez da abian, eta dagoeneko gaztelaniazko eztabaidetan ikusita nago nonbait (ofizialki) aholkatu dutela tokian tokiko izendapenak erabiltzeko, eta ez ingelesez. Ez dakit zein orritan dagoen hala ezarrita, baina beharbada gehitu dute Commonseko politiketara.

Koldo Biguri (eztabaidaekarpenak)

Kaixo. Ene, bada! Wikidatak nola funtzionatzen duen ere ez dakit, benetan. Nahiko ezjakina naiz gauza hauetan eta, oraingoz, ez dut uste ezer egiteko edo laguntzeko moduan nagoen.

Xabier Armendaritz (eztabaidaekarpenak)

Kaixo. Nire iritziak, puntuz puntu:

  1. Aipatutako adibideetako bat ikusita (Aguraingo udaletxearen barruko kaperaren Wikidatako fitxa), nire ustez erabat okerra da deskribapen hori. «eraikitako euskal ondare nabaria Agurainen» jarri ordez, «Aguraingo (Araba) eraikitako euskal ondare nabariko elementu bat» jarriko nuke. Kapera hori ez da ondarea, baizik eta ondareko elementu bat; eta euskal herrialdea sistematikoki aipatuko nuke parentesi artean, kokapena garbiago gera dadin.
  2. Izena hutsetik sortu beharko bagenu, nik ere nabarmen adjektiboaren alde egingo nuke; baina egia da Jaurlaritzaren webgunean ondare nabari erabiltzen dutela (, eta abar), eta hiztegietan begiratuta egokia dela erabilera hori ere. Beraz, Jaurlaritzakoak eta euskal wikilariak dagoeneko bide horretatik abiatu direnez eta bide desegokia ez denez, bere horretan utziko nuke: ondare nabari.
  3. Guztiz ados, kezkatzekoa da. Izenak euskaraz ere (behintzat) agertu beharko luke...

Bukatzeko, gai honetan premiaz zuzendu beharrekotzat daukadan xehetasun bat: eraikin batzuen deskribapena kale izena + zenbakia + eraikin mota izatea. Adibidez: Andra Mari 14 etxea. Hor adierazten ari gara etxearen izena Andra Mari 14 dela (itsasontzi baterako izen egokia litzateke). Izen hori zuzendu nuen, Andra Mari kaleko 14.eko etxea (Larrabetzu) jarrita; baina gero bot batek atzera jarri ditu izen desegokiak. Nire ustez, zehatzagoa eta egokiagoa den beste egitura hori erabili beharko litzateke: XXX kaleko/hiribideko/plazako/bideko... YY.eko etxea/dorrea... (XXX = kalearen/plazaren... izena; YY = zenbakia).

Iñaki LL (eztabaidaekarpenak)

Gabon!

1. Bat nator Xabierrekin izen sintagma moduko egiturak erabiltzearekin. Hala ere, batzuetan egitura irekiak erabili behar dira, oso pisutsuak ez izateko ((aurrerakarga, Juan Gartziak landutako gaia). Dagoeneko deskribapen asko egin dira eta, beraz, boluntarioen esku dago, non eta robot bat ez dagoen hori egiteko.

2. Ados, «eraikitako euskal ondare nabaria» uztearen alde.

Azken puntuari dagokionez, bai, badute irudipena nahiz eta Eusko Jaurlaritzaren inbentarioan gaizki edo erdaraz jarrita egon, robotak hori hobesten duela, eta hori eragozpen handia da. Nik neronek Aguraingo batzuk zuzendu ditut. Batzuetan, argipenak gehitu behar zaizkie esteka gorriei, nahiz eta hori EJren inbentarioan zehazki horrela agertzen ez den, noski.

Hizkuntza sintaxiari dagokionez, zuzenena Xabier Armendaritzek dioena iruditzen zait, baina mundu digitalean gauzak formula baten gisa jartzen dira askotan, barruko elementuak identifikatzen errazago izateko. Adibidez, "Agurain" errazagoa izango da aurkitzen "Aguraingo" baino. Beraz, "Andra Mari 14ko etxea"ren alde, baina ni gutxienez ez naiz hasiko denak aldatzen. Ondo segi

Iñaki LL (eztabaidaekarpenak)
Theklan (eztabaidaekarpenak)

Gabon

  1. Bere garaian egindako lana denez, eta ia hiru hilabete pasa direnez lehenengo igoeratik, orain lan nahiko da aldatzea. Hala ere, ez da bot batek egin ezin dezakeen zerbait. Modu bat adostu behar da, ordea, denak berdintsu jartzeko.
  2. Berez "nabaria" jartzen duenez, hala jarri nuen. Nire gusturako "ondarea" jartzearekin nahikoa izango litzateke, baina erabakitzen bada aldatzea munduko gauzarik errazena da: Wikidatako label hori baino ez da aldatu behar guztietan ondo agertzeko.
  3. Wikidatan dago, gutxi gora behera, Eusko Jaurlaritzako inbentarioan agertzen dena. Batzuk aldatu nituen (Consistorial etxea > Ezdakitnongo udaletxea), baina ulertuko duzue ia 3.000 kale+zenbaki izena ezin nituela modu errazean aldatu. Gainera, askotan inbentarioko zenbaki hori ere eskasa da, gero etxeak baduelako berezko izen bat. Artikuluak egiterakoan zuzendu daitekeen zerbait da, arazorik gabe, eta gero Wikidatan labela aldatu.
  4. Horri lotuta, zerrendan aldaketa bat egiteak ez du inolako eraginik, botak berriro ere hartuko duelako Wikidatan dagoen izena. Han aldatu behar da, handik hartzen dituelako datu guztiak.
Iñaki LL (eztabaidaekarpenak)

4. Horretaz ohartu naiz, bai. Ez du ezertarako balio zerrendan zuzentzea, robotak berriz gaizki jartzen duelako. Hala ere, Aguraingoa konpondu beharra dago (beharbada ListeriaBotekin kontsultatu behar da): formatu osoa desegiten du. Aguraingoa diot, baina beste batzuetan ere gertatzen ari daiteke...

Theklan (eztabaidaekarpenak)

Ze formatu desegiten du zehazki?

Lainobeltz (eztabaidaekarpenak)

Formatuarena konponduta. Wikidata queryan momenturen baten oharkabean soberazko karaktereak sartu zirelako zen. ()

Theklan (eztabaidaekarpenak)

Bai, ikusi dut eta berbera da. @Iñaki LL, Ol hitzaren hasiera kolatu zitzaizun ez zegokion lekuan eta hortik kalapita guztia.

Theklan (eztabaidaekarpenak)
Iñaki LL (eztabaidaekarpenak)

Oops, bai, teklatuak salto egiten dit batzuetan, eta halakoetarako modua ematen du. Eskerrik asko bioi

"Wikidata, deskribapena eta Commons" mezuari erantzun