Topic on Lankide eztabaida:Theklan

Hezkuntza Ataria - Ondarea ezagutu eta katalogatu

6
Gorkaazk (eztabaidaekarpenak)

Kaixo Galder,


Hezkuntza Atarian Ondarea ezagutu eta katalogatu izeneko proposamena aspalditik dago zabalik. Ez dakit nork zabaldu zuen, zuk edo nik, baina zuk egin zenuela uste dut. Eta ideia ona dela eta garatzea dugula pentsatu dut.


Gogoratzen dut 2017. urtean egon zela Ondarea gaiarekin argazkiak Commons-era kargatzeko lehiaketa bat.

Gogoan dut nola ibili ginen, esate baterako, Etor eta biok, lau umerekin, Bilbon zehar argazkiak egiten lehiaketarako erakutsi zen katalogoari jarraiki. Umeak oso pozik ibili ziren argazkiak egiten. (Baina gero, egia esan, argazkiak Commons-era kargatzea eta argazki-oinak idaztea, ez zen umeentzat batere erakargarri izan, eta Etorrek eta biok egin behar izan genuen).


Ideia zuk proposatu zenuela uste dudanez, ez dizut zapaldu nahi. Laguntzeko prest nauzu.


Argazki-lehiaketetan erabili ohi diren gai honekin, eta beste gaiekin ere, proposamen didaktiko erakargarriak egin daitezke:

1.- egin argazkiak eta kargatu (argazkiak edo bideoak) Commons-era,

2.- kargatzerakoan, gehitu etiketak + idatzi argazki-oinak; idatzi azalpenak.


IDEIEN ZAPARRADA

Ondarearen gaiarekin bezala, naturaren inguruko gaiekin ere hainbat proposamen egin litezke: fosilen argazkiak, EHko kobazuloen argazkiak, zomorroenak (intsektuak, koleopteroak, tximeletak), ugaztunak, txakur arrazak, EHko zuhaitzak (orriak, enborrak, arbolak bere osotasunean, arbolen loreak; udaberrian), EHko perretxikoak (udazkenean), EHko hegaztiak, txoriak; EHko anfibioak, EHko narrastiak, EHko lore autoktonoak eta endemikoak, EHko fruituak, EHko kaleetako plaken argazkiak (gero biografietan-eta txertatzeko), estatuak, monumentuak, baselizak...

Etiketak hautatzea, eta argazki-oinak idaztea, ikaslearen bigarren edo hirugarren hizkuntzan ere, kontua ondo girotuz gero, nahiko lan erraza eta erakargarri izan daiteke ikasleentzat. Hainbat konpetentzia landu daitezke batera, ikasleak taldeka antolatuz...

Theklan (eztabaidaekarpenak)

Nik ireki nuen, baina ez nuen garatu. Ea tarterik dudan, ze aste honetan eskola batean egin dugu saiakera bat eta ondo atera da.

Beste ideiekin, ba berdintsua da, natura, ondare naturala edo dena delakoa...

Gorkaazk (eztabaidaekarpenak)

Bai, "Ondarea ezagutu eta katalogatu" ordeztu daiteke ideien zaparradako gai batekin: "Hegaztiak ezagutu eta katalogatu".


Lehenengoa egitea izango da lana; besteak egitea, ordea, molde beretik kopiak egitea besterik ez da izango.

Theklan (eztabaidaekarpenak)

Ez du zertan. Ondarea mapan jar daiteke eta zerrenda batzuk ditugu. Hegaztiekin pixka bat zailagoa da ariketa.

Gorkaazk (eztabaidaekarpenak)

Hegaztien jakintza arloa oso landuta dago, eta beste batzuk ere bai. Ideien zaparrada horretatik, nik, BIO-GEO irakasle izango banintz, zuhaitzen arloa hautatuko nuke. (Errazago harrapatzen dira zuhaitzak argazki-kamerekin, hegaz egiten duten zomorroak baino ;-)

Theklan (eztabaidaekarpenak)

Horretan ari gara oraintxe, Ingurugelarekin egiten ari garen lan batean. Ea guztia dokumentatzeko aukera dudan.

"Hezkuntza Ataria - Ondarea ezagutu eta katalogatu" mezuari erantzun