Topic on Wikipedia:Txokoa

Luistxo (eztabaidaekarpenak)

WikiBizi ekimenerako bere garaian egin ziren Ondare sailkapenen bilketak oso praktikoak dira, erreferentzia gisa zer ikusi Euskal Herriko bazterretan, eta zerk merezi duen gehitzea gure Wikipediara. Hala ere, zerrenda horien osotasuna oso zalantzazkoa da hainbat herritan... nik suposatzen dut katalogatze / ondare erakundeak denera iritsi ezinda ibiliko direla.

Esate baterako, Zuia eta Zigoitiko ondare zerrendak. Ba hor zertxobait falta... asteburuan hiru lagunek bueltatxo bat eman, eta Commonseko lau sorta hauek sortu genituen: Ondategiko eliza eta Santa Luzia baseliza, Domaikiako San Bartolome eta Maurgako eliza, tenplu barroko ikusgarri bat. (oraindik artikulurik ez bitxi hauei buruz, egiteko asmoa...)

Eliza hauetarako sarrera ia inposiblea da. Itxita daude urte osoan ez bada hileta bat edo horrela. Ekimen baten bidez ireki dituzte joan den larunbatean eta hurrengoan, Uztailak 24, goizez. Hortaz, wikipedistok, besterik dokumentatu nahi baduzue edo besterik gabe tenpluak miretsi nahi badituzue, informazio gehiago Sustatun: https://sustatu.eus/luistxo/1626766587

Theklan (eztabaidaekarpenak)

Eskerrik asko abisuagatik! Zeinen ondare ederra dugun, eta zein gutxi ezagutzen dugun.

Ondare sailkapena Eusko Jaurlaritzak egin du, eta bi herri horietan oso gauza gutxi daude. Zigoitian, kasu, "Zadorra ibaiaren arroko zubiak" multzokoak baino ez daude, eta herrietako elizak ez daude babestuta (guztiz ilogikoa).

Pentsa, Gaztelugatxe aurten babestu dute, beraz bestelako eraikinek itxoin beharko dute (akaso, perito batek hala erabaki arte).

Luistxo (eztabaidaekarpenak)

Ahaztu zait aipatzea Gopegiko elizan ere egin genituela argazkiak, hori ere behintzat Commonsera. Eta Ondategiko haritza ere bisitatu genuen (beste era bateko ondarea: aparteko zuhaitza). Gorago eta hemen aipatuak, beraz, sei elementu, ez zeudenak Wikidatan eta Commons kategoriarik ez zutenak. Oraindik Wikipedia orriak falta zaizkie hala ere...

Theklan (eztabaidaekarpenak)
Luistxo (eztabaidaekarpenak)

Gorago aipaturiko Commons/Wikidata multzoetatik, jada lehen artikulua idatzi dut: Maurgako eliza.

"Zuia eta Zigoitiko ondasunak" mezuari erantzun