San Martin eliza (Maurga)

Koordenatuak: 42°58′00″N 2°45′14″W / 42.96678133°N 2.7537622°W / 42.96678133; -2.7537622
Wikipedia, Entziklopedia askea
San Martin eliza (Maurga)
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Araba
HerriaMaurga
Koordenatuak42°58′00″N 2°45′14″W / 42.96678133°N 2.7537622°W / 42.96678133; -2.7537622
Map
Historia eta erabilera
Izenaren jatorriaMartin Tourskoa
Erlijioakatolizismoa

San Martin eliza (Maurga, Zigoitia), Zigoitiko eraikin nabarmenetako bat da. Gaur egungo eliza gotiko berantiarrekoa da, baina bere dekorazio pieza nagusi eta aberatsak barrokoak dira.

Eraikina[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erdi Aroko eliza zaharrago bat ordezkatu zuen 1520-1530 urteen artean eraikitzen hasi zen tenplu honek, eta mende bat luzatu ziren lanak. Gurutze latindarreko oinplanoa du, eta burualde oktogonala.[1]

Kanpoaldean zabalkunde bat izan zuen elizak 18. mendean, atari harlanduzkoa eta estilo neoklasikokoa. 1780 eta 1807 urteen artean eraiki zen, eta napoleondar tropek erabili zuten gotorleku gisa amaitu eta gutxira, Espainiako gerretan[2].

Dorrea 18. mende amaierakoa da, bi gorputzez eraikia. Dorrea egin zen Prudentzio Maria Berastegi Maurgako Berastegi familiakoari esker (militar eta politikaria izan zen, Arabako diputatu nagusi besteak beste). Dorrearen beheko gorputza harlangaitzez egina dago, eta goikoa oktogonala da, zortzi baorekin, bostek herriari eta auzoei begiratzen dietelarik: horietan bost kanpai daude, bi tenplua bera baino zaharragoak.

Barruko aberastasun barrokoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Elizaren aberastasun ikusgarri eta nabarmena Maurga herriko zenbait familia eta pertsonaia aberatsen mezenasgoari lotuta dago.

Erretaula nagusia, Jose de Etxeberriak egina da, 18. mende hasierakoa, San Martinen omenezkoa da eta eskultura eta margoen aldetik estilo barroko aberats eta ikusgarria erakusten du[1]. Zutoin salomomikoak ditu eta hiru eskultura nagusi, San Martin apezpikua erdian, ezker-eskuin San Josef eta San Frantzisko Xabierkoa, bien arropak haizeak tolestuko balitu bezala zizelkatuak. Goialdean, margoak: Andre Mariaren Jasokundea, alboetan Luzia eta Apolonia martiriak dituelarik. Martinez de Murgia familiak finantziatu zuen erretaula[2].

Elizak beste zazpi erretaula dauzka. Nabarmenank dira hiru kapera nagusietan dauden erretaulak ere.

Arrosarioaren Andre Mariaren eta Santa Katalinaren omenezko erretaulak ere aipatzekoak dira.

Irudi baliotsuen artean: bolizko bi Kristo, ate-multzo dekoratua (18. mende erdikoak) harlanduzko imitiziozko margoekin, 1732, urteko pulpitu barroko ederra, San Bizente Ferrerren irudi bat duena.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b Informazio panela, Maurga. (). San Martin Parrokia. (Noiz kontsultatua: 2021-07-20).
  2. a b (Gaztelaniaz) Guía de Monumentos Abierto por un día - Murgia-Gopegi. Ermitaraba / El Correo, 19-21 or. (Noiz kontsultatua: 2021-07-20).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]