Tradwife

Wikipedia, Entziklopedia askea
The Ladies' Home Journal aldizkariko Frigidaire hozkailuaren publizitate honek tradwife askok idealizatutako bizimodua erakusten du

Tradwife (traditional wife edo traditional housewife esamoldeetatik eratorritako neologismoa[1][2][3]; euskaraz: «emazte tradizionala» edo «etxekoandre tradizionala»), Mendebaldeko kultura garaikidean, genero-rol tradizionalak onartzen eta praktikatzen dituen emakumea da. Tradwife askok uste dute ez dituztela emakumeen eskubideak sakrifikatzen etxekoandre izatea aukeratuz. Batzuek lana alde batera uztea erabaki dezakete euren familiaren beharrak etxean asetzera bideratzeko[4].

Google Trends-en arabera, tradwife terminoaren bilaketak ohiko bihurtu ziren 2018an eta maila altuenak izan zuten 2020ko hamarkadaren hasieran[5]. Etxekoandre tradizionalen estetika Internet osoan hedatu da, eta sare sozialen bidez «emakume perfektuen» bertuteak goraipatzen ditu[6].

Estetika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tradwife azpikultura balio «tradizionalak» eta, bereziki, emazteak ama eta etxekoandre gisa duten ikuspegi «tradizionala» defendatzean oinarritzen da[7].

Hala ere, taldea anitza da demografikoki eta ideologikoki. Joeren eraginak 1950eko hamarkadako Ameriketako Estatu Batuetako kultura, kontserbadurismoa, «aukerako feminismoa» eta erlijioa (kristautasuna edo neopaganismoa) dira[8].

Refinery29-n argitaratutako artikulu baten arabera, tradwife gehienak zuriak diren arren, gero eta emakume beltz gehiagok ezkontza tradizionalaren kontzeptua bereganatzen ari da, ez tradwife neologismoa esplizituki erabiliz, baizik eta haien identitatea «emazte otzan» edo «Bibliako emazte» gisa definituz[9].

Praktikak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tradwife identitatearen gakoa etxekoandre izatea eta etxeko kudeaketan (sukaldaritza, etxea eta arropa garbitzea, barazkiak zaintzea) parte hartzea dira[7]. Arreta berezia jartzen zaio haurrak haztearen garrantziari[10].

America aldizkarian argitaratutako erreportaje batek dio zenbait tradwife katolikok mantelina janzteko ohitura hartu dutela berriz ere[11].

Finantzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tradwife gisa identifikatzen diren emakume batzuek lanaren zatiketa onartzen dute, non senarrak familiaren finantzak modu zabalagoan kudeatzen dituen eta emazteak elikagaiak eta etxeko kontsumo-ondasunak kudeatzen dituen[12]. Horren adibide nabarmena da Cynthia Loewen kanadar modelo ohia, titulu mediko bat lortzeko planak bertan behera utzi eta etxekoandre izatea aukeratu duena[13].

Kritikak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tradwife estetika kritikatua izan da Ameriketako Estatu Batuetan eta Britainia Handian eskuin alternatiboarekin eta nazionalismo zuriarekin duen loturagatik, eta kritikariek sarritan deskribatzen dute «emetasun toxiko» eta barneraturiko sexismo gisa[14][15][16][17]. Tradwife estetika jarraitzen duten batzuek feminismoa baztertzen dute, familia sistema «sinpleagoetara» itzultzearen alde[2].

Seyward Darbyk tradwife estetikari buruz eztabaidatu zuen 2020ko liburuan, Sisters in Hate: American Women and White Extremism, eta «tradizional» gisa identifikatzen ziren emakumeekin egindako elkarrizketak partekatu zituen. Ikusi zuen bezala, mugimenduko emakume batzuek AEBetako eskuin muturreko politikaren printzipioak defendatu zituzten, hala nola nagusitasun zuria, antisemitismoa, populismoa eta bestelako sineste ultrakontserbadoreak[18].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez) Malvern, Jack. «‘Tradwife’ is there to serve» The Times 2020-01-25 (Noiz kontsultatua: 2024-01-24).
  2. a b (Ingelesez) Brown, Rob. «'Submitting to my husband like it's 1959': Why I became a #TradWife» BBC News 2020-01-17 jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2020-01-17) (Noiz kontsultatua: 2024-01-24).
  3. (Ingelesez) Norris, Sian. «Frilly dresses and white supremacy: welcome to the weird, frightening world of ‘trad wives’» The Guardian 2023-05-31 (Noiz kontsultatua: 2024-01-24).
  4. (Ingelesez) Maislis, Vi. «Why Is Everybody Suddenly Sharing These Alt-Right Memes?» Hey Alma 2020-12-16 jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2021-01-16) (Noiz kontsultatua: 2024-01-24).
  5. (Ingelesez) «Tradwife» Google Trends (Noiz kontsultatua: 2024-01-24).
  6. (Ingelesez) Kelly, Annie. «OPINION: The Housewives of White Supremacy» The New York Times 2018-06-01 jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2020-01-22) (Noiz kontsultatua: 2024-01-24).
  7. a b (Ingelesez) Kelsey-Sugg, Anna; Marin, Siobhan. «For some, being a tradwife is about more time with family. For others, it's a dangerous far-right ideology» ABC News 2021-08-21 (Noiz kontsultatua: 2024-01-24).
  8. (Ingelesez) Sykes, Sophia; Hopner, Veronica. «Tradwives: The Housewives Commodifying Right-Wing Ideology» GNET 2023-07-07 (Noiz kontsultatua: 2024-01-24).
  9. (Ingelesez) Burton, Nylah. «Black “Tradwives” Say Marriage Is The Key To Escaping Burnout» Refinery29 2022-12-21 (Noiz kontsultatua: 2024-01-24).
  10. (Ingelesez) Squires, Wendy. «Is it any wonder the 'tradwife' lifestyle is so alluring?» The Sydney Morning Herald 2020-02-21 (Noiz kontsultatua: 2024-01-24).
  11. (Ingelesez) Fisher, Simcha. «The types of women who veil at Mass» America 2019-12-03 (Noiz kontsultatua: 2024-01-24).
  12. (Ingelesez) «'Tradwife' woman claims wives should submit to their husband and spend days cooking and cleaning» Heart 2020-01-22 (Noiz kontsultatua: 2024-01-24).
  13. (Ingelesez) Cliff, Martha. «Canadian woman quits medical career to become a ‘Tradwife’» News.com.au 2021-06-09 (Noiz kontsultatua: 2024-01-24).
  14. (Ingelesez) Freeman, Hadley. «‘Tradwives’: the new trend for submissive women has a dark heart and history» The Guradian 2020-01-27 (Noiz kontsultatua: 2024-01-24).
  15. (Ingelesez) Rottenberg, Catherine; Orgad, Shani. «Tradwives: the women looking for a simpler past but grounded in the neoliberal present» The Conversation 2020-02-07 (Noiz kontsultatua: 2024-01-24).
  16. (Ingelesez) Judd, Bridget. «Tradwives have been labelled 'subservient', but these women reject suggestions they're oppressed» ABC News 2020-02-23 (Noiz kontsultatua: 2024-01-24).
  17. (Ingelesez) Jones, Sarah. «Trump’s Base Isn’t Housewives, It’s Tradwives» Intelligencer 2020-10-28 (Noiz kontsultatua: 2024-01-24).
  18. (Ingelesez) Darby, Seyward. (2020). Sisters in hate : American women and white extremism. New York: Little, Brown and Company ISBN 978-0-316-48778-8..

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]