Transgeneroen Ikusgaitasunaren Nazioarteko Eguna

Wikipedia, Entziklopedia askea
Transgeneroen Ikusgaitasunaren Nazioarteko Eguna
2016ko Transgeneroen Ikusgaitasunaren Nazioarteko Eguneko aurkezleak San Frantziskon. Ezkerretik eskuinera: Lexi Adsit, Mia “Tu Mutch” Satya, Shawn Demmons eta Nya emcee
TokiaMunduko hainbat lekutan
AntolatzaileaKomunitate transgeneroa eta hauen aldeko ekintzaileak
Data
Datamartxoaren 31

Transgeneroen Ikusgaitasunaren Nazioarteko Eguna edo Trans Ikusgarritasunaren Eguna[1] 2009az geroztik urtero martxoaren 31n pertsona transgeneroen omenez ospatzen den eguna da hauek mundu osoan zehar jasaten duten bazterkeria salatzeko. Ameriketako Estatu Batuetako Michigango Rachel Crandall ekintzaileak sortu zuen 2009an bizirik dauden pertsona transgeneroei eskainitako ospakizun egun faltaz jabetuta, zeren eta Transgeneroen Oroimenaren Egunak erahildako transgeneroak bakarrik omentzen baititu.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Trans Ikusgarritasunaren Eguna hizpide, gaur gauean, 'Gure Kasa'ren atal berezian» EITB Euskal Irrati Telebista (Noiz kontsultatua: 2022-03-30).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]