Troiako

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Artikulu hau informatikako terminoari buruzkoa da; Homeroren olerkiari gaitzat duena beste hau da: Troiako zaldia
Beast Windows-troiakoa

Troiako zaldi edo troiako konputagailu-sareen arloan bi txandatako erasoaren egitura duen malwarea da. Izena Homeroren olerkiaren arabera eman zitzaion, Troiako gerran eginiko erasoa gogoratuz.

  1. Lehenengoan, Troiako zaldiak, hau da “etsaiaren” programak, sareko defentsak gainditzen ditu.
  1. Bigarrenean, programa gaitzen da eta bere traidore lana egiten hasten da. Lan hau edozer izan daiteke: segurtasun perimetrotik at datuak bidali, informazioa deuseztatu, sistemaren funtzionamendua ez-egonkortu,...

Babes neurriak hartzea oso zaila da sarbide bezala erabiltzen dena sarea bera edo euskarri ez kontrolatuen (disketeak, segurtasun perimetroaren barnean konektatzen diren eramangarriak...) bitartez baita. Defentsarik onena (sarearen bitartez datozen aplikazioen iragazi hertsi batez gain), erabiltzaileak informatzean datza.

Ikus, gainera [aldatu]

Kanpo loturak [aldatu]