Tuntex Sky Tower

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Tuntex Sky Tower
Kaohsiung 85 Sky Tower.JPG
Udalerria Kaohsiung, Taiwan
Herrialdea  Taiwan
Koordenatuak 22°36′42″N 120°18′00″E / 22.61167°N 120.30000°E / 22.61167; 120.30000Koordenatuak: 22°36′42″N 120°18′00″E / 22.61167°N 120.30000°E / 22.61167; 120.30000
Garaiera 348 m
Solairuak 85
Tuntex Sky Tower non dagoen adierazten duen Taiwan-ko/-go/-eko mapa
Tuntex Sky Tower
Arkitektoa C.Y. Lee
Dorrearen gaueko ikuspegia.

Tuntex Sky Tower T & C Tower eta 85 SKYTOWER izenez ere deitua (txinera sinplifikatuz: 高雄85大樓, ), Taiwaneko Kaohsiung hirian dagoen erabilera anitzeko etxe orratz bat da. Guztira 85 solairu dauzka eta 348 metroko altuera. Egituraren goikaldeko antena kontuan hartuta, altuera 378 metrokoa da. Taiwango bigarren eraikinik altuena da Taipei 101 dorrearen atzetik.

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Dorrearen ezaugarri nagusietako bat, daukan forma arraroa da. Batetik 37 solairuko bi zati, bata bestearen ondoan. Bi zatiak elkartu egiten diren puntuan 40 solairuko egitura altxatzen da. 40 solairuotan Splendor Kaohsiung izeneko hotela kokatzen da. Behekaldeko bi egiturek bulego eta etxebizitza erabilera dute. Bien bitartean, dorrearen goikaldean behatoki bat dago.

Dorrearen eraikuntza lanak 1994ean hasi ziren eta eraikina 1997an inauguratu zen. Dorrea, C.Y. Lee & Partners and Hellmuth eta Obata & Kassabaum arkitekto taldeek diseinatu zuten.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Tuntex Sky Tower Aldatu lotura Wikidatan


Arkitektura Artikulu hau Arkitekturari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.