Taiwan

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Txinako Errepublika
中華民國
( Zhōnghuá Mínguó )
Taiwango bandera
Bandera

Taiwango armarria
Armarria

Goiburua: Ez du
Nazio ereserkia:
Txinako Errepublikako Ereserki Nazioanala
Taiwan: kokalekua
Hiriburua Nankin de iure
Taipei de facto
25°02′N 121°38′E
Hizkuntza ofiziala(k) Mandarin txinera
Gobernua
Presidentea
Presidenteordea
Lehen Ministroa
Alderdi askotako demokrazia
Ma Ying-jeou
Wu Den-yih
Jiang Yi-huah
Xinhai Iraultza
- Aldarrikatua
- Ezarria
Lekualdaketa
- Taipeira

1911 urriaren 10
1912 ekainaren 1

1949 abendua
Eremua
• Guztira
• Ura

35.980 km² (135.)
% 2,8
Biztanleria
• Zenbatespena (2006)
• Dentsitatea

Herritarra

23.036.087 (47.)
640 biztanle/km² (9.)

taiwandar
Dirua Taiwango Dolar Berria (TWD)
Ordu eremua
 • Udan (DST)

Ez (UTC +8)
Interneteko domeinua .tw
Telefono aurrezenbakia +886

Taiwan[1] edo Txinako Errepublika (txinera tradizionalez 中華民國, txinera sinplifikatuz 中华民国, Hanyu Pinyin Zhōnghuá Mínguó, Tongyong Pinyin Jhonghuá Mínguó) Asiako uharte estatua da, Txinako Herri Errepublikatik hego-ekialdera dagoen Taiwan edo Formosa uhartean kokatua.

Hiriburua Taipei da, nahiz eta legezko hiriburua Nankin izan, Txinako Herri Errepublikan kokatua.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Txinako historia»
Hemen jasotakoak Txinako historiako gertakari berberak dira, Txinako Errepublikak Taiwanen jarraitzen baitu existitzen.

Txina milaka urtez okupatua izan den lurraldea da eta historia oso luzea eta zabala du.

Antzinaroa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zhou eta Xin dinastietako txanponak

Gaur egungo Txinako lurraldea oso antzinatik populatua izan da eta hainbat historiaurreko herriren aztarnak aurkitu dira. Ibai Horiaren inguruan aztarnategi ugari aurkitu dira eta bertan kokatu da txinatar kulturaren jatorria.

Homo sapiensa orain dela 40.000 urte iritsi zen Txinara. Lehenagoko Homo erectus espezieko hainbat aztarnategi aurkitu dira. Orain dela 10.000 urte, gutxi gora behera, arroza Yangtze ibaiaren ertzetan ereiten hasi ziren. Handik gutxira Henan probintzian artatxikia ereiten zuten. K. a. VIII. milurtekoan Ibai Horiaren ertzetan bizi zirenak sedentario bilakatu eta lehenengo herriak sortu ziren. Hauetan milurteko bat pasata abeltzantza hasi zen.

Ibai Horiaren kostaldean Shang dinastiaren aztarnak aurkitu dira, lehenengo txinatar kultura. Dinsatia hau K. a. XVII. mendetik K. a. XI. mendera bizi izan zen. Bere ondoren Zhou dinastiak hartu zuen boterea, K. a. XI. mendetik K. a. 256 urtera. Zhou dinastiaren garaian jaio ziren Konfuzio, Mencio, Laozi eta Zhuangzi pentsalari eta filosofari handien ideiak.

Sima Qianen memorietan hauen aurretik Xia dinastia bizi zela idatzi zuen. Baina liburu hau 15 mende geroago idatzi zela kontutan hartuta (Xia dinastia K. a. XXII. mendetik K. a. XVII. mendera bizi izan zela idatzi zuen) ez da oso datu fidagarria.

Shang dinastiaren garaian herrialde bat baino hainbat hiriren sare bat zen lurraldea. Lurralde hauetan erregea errespetatzen zen, baina beste hiri batzuk baziren tartean ez zutenak Shang dinastia onartzen. Horietako bat izan zen Zhou hiria, Shang garaitu eta Zhou dinastia ezarri zuena.

Inperioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Qin Shihuang enperadorea

Qin dinastia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Qin dinastia»

Qin dinastia Txinaren batasuna aldarrikatu zuen lehenengoa izan zen. K. a. 221. urtean euren erregeak bere burua 皇帝 (huángdì) izendatu zuen, enperadore, baina inplikazio erlijiosoak zituen ere. Modu horretan errege (王 wáng) izena albo batera utzi zen. Lehehengo Qin Enperadorearekin Txina batu, zentralizatu eta indartsua sortu zen. Neurriak eta pisuak batu ziren eta idazkera ere unifikatu zen. Aurrekoen liburuak erre ziren, ez baitzetozen bat pentsaera berriarekin. Qin Shihuangen heriotzaren ondoren Ershi Huangdi semeak (Bigarren Enperadorea) hartu zuen boterea, K. a. 209an. Hala ere presioak handiak ziren eta K. a. 206an Liu Bangek bere burua enperadore izendatu eta Han dinastiaren erregealdia hasi zen.

Han dinastia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Han dinastia»

Han dinastiaren erregealdia bi ataletan bereizten da. Lehenengoak bere kortea mendebaldean zuen eta bigarrenak presioak zirela eta kortea ekialdera mugitu zuen, Luoyang hirira. Bi epeen artean Xin dinastiako Wang Mangek bere burua enperadore izendatu zuen eta konfuzianismoan oinarritutako estatu bat sortzen saiatu zuen, baina ez zuen lortu.

Onura ekonomiko eta kultural handiko epea izan zen. Zetaren bidea sortu zen, eta Sima Qianek Txinako historia idatzi zuen. Azkeneko Han dinastiako enperadorea, Xian enperadorea zeuden erresistentzia militarren eskuetan erori eta ezin izan zuen lortu militarrek boterea igotzea. Bere heriotzaren ondoren 192ean estatu golpe bat burutu zuen Cao Caok, baina honek Txina batu bat izatea ez zuen lortu.

Hiru erreinuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Cao Caok Luoyangen zuen boterea txikia zen eta Liu Bei eta Sun Quan militarrekin liskarrak eduki zituen. 206an Hegi Gorrietako Bataila gertatu zen eta bertan inperioa hirutan zatituta geratu zen. 220an Cao Pik hartu zuen boterea eta azkeneko Han enperadorea garaitu zuen, Wei dinastia sortuz. 221an Liu Bei]]k bere burua Han dinastiaren ondorengoa izendatu zuen Chengdun, Shu estatua aldarrikatuz. Sun Quanek Yangziaren inguruan Wu erreinua aldarrikatu zuen 222an eta 229an enperadore izendatu zuen bere burua. Modu honetan hiru erreinu sortu ziren Txinan, hiruek ala hiruek Han dinastiaren ondorengoak zirela esaten zutelarik.

Jin dinastia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Jin dinastia»

265tik 420ra Jin dinastiak berriro ere bildu zuen Txina osoa. 263an Weiren tropek Shu estatua konkistatu zuten, eta modu horretan hiru erreinuetatik bira igaro ziren. 265ean Sima Yanek, Sima Qianen ondorengoak, Wei enperadorea boteretik kendu eta Caoren familiaren boterearekin bukatu zuen, Jin dinastia ezarriz. 280an Jinek Wu erreinua konkistatu zuten eta beraz iraganeko Han inperio osoa biltzea lortu zuten.

304tik aurrera ezegonkortasun handia egon zen Txinako iparraldean eta berriro hautsi zen batasuna. Jin dinastiaren kortea Nanjingera mugitu zen eta bertan egon zen 420 urterarte.

Hamasei erreinuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

304tik 439ra Txinako iparraldea Jin dinastiaren kontroletik aldendu eta bertan tribu ezberdinek euren erreinuak ezarri zituzten, hamasei guztira.

Iparraldea eta Hegoaldea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

440an Tuoba herriak (herri ez txinatar bat) iparraldeko hamasei erreinuak konkistatu zituen eta berriro batu, Iparraldean estatu bakarra sortuz. Modu honetan Txina bi erreinutan banatu zen, bata iparraldean eta bestea hegoaldean. Bakoitzean dinastia ezberdinak egon ziren gobernatzen urte gutxitan.

Sui dinastia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Sui dinastia»

581an Yang Jian iparraldeko Zhou dinastiako generalak boterea eskuratu eta Sui dinastia ezarri zuen. Zortzi urte geroago, 589an hauek hegoaldeko Chen dinastia garaitu eta iparraldea eta hegoaldea berbatu zuten.

Garai honetan Kanal Handia eta Txinako Harresia eraiki ziren. Budismoaren aldeko hautua egin zen.

604an Yang Guangek bere aita ordezkatu zuen, eta insurjentzia militarrak egon ziren. 617an Sui dinastiako bigarren enperadorea erail zuten eta Tang dinastia ezarri zen.

Tang dinastia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Tang dinastia»

618an Li Yuanek boterea hartu zuen Gaozu enperadore moduan, Tang dinastia ezarriz. 624an bere semeetako batek bere bi anaiak erail zituen Xuawuren atean, Chang'anen eta aitaren abdikazioa behartu ondoren bigarren Tang enperadore bilakatu zen, Taizong.

Aitaren eta semearen konkubina izan zen emakume batek botere handia hartu eta Zhongzong bere seme eta tronurako ondorengoa erditik kendu ondoren Wu enperatriz izendatu zuten, Txinako historian egon den goi agintari emakumezko bakarra. Emakume hau Zhou dinastiako kidea zen eta urte horietan bere dinastia berrezarri zuen. Hala ere 705ean Zhongzongek bere ama tronutik kendu eta Tang dinastia berrezarri zuen. Honek barne borrokak sortu zituen eta azkenean Xuanzong enperadoreak lortu zuen boterea, Tang dinastiakoa.

Arazo guzti hauek kontutan izanda ere Txinako historiako garairik oparoena izan zen. Xinjiang probintzia erreinuan batu zen eta honek Txinaren tamaina Qing dinastian egongo zen tamainara heldu arte inoiz egon zen handiena izan zen.

755an An Lushaneko matxinadak estatuaren boterea izugarri murriztu zuen. Bere eragina mendetan nabaritu zen eta uigur eta tibetar herriei kontsezioak eman behar izan zizkieten, Txinaren errekurtsoak gutxiagotuz.

X. mendean desagertu zen dinastia. 904an Zhu Wenek Chang'an konkistatu zuen eta 907an azken Tang enperadorea erail, Liang dinastia aldarrikatuz.

Bost Dinastia eta Hamar Erreinuen garaia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hurrengo urtean oso ezegonkorrak izan ziren Txinan, 907tik 960ra. Urte hauek Bost Dinastia eta Hamar Erreinuen garaia izenarekin ezagutzen dira. Iparraldean bost dinastia ezberdinek agindu zuten garaia honetan eta hegoaldean hamar erreinu sortu ziren.

Song dinastia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Song dinastia»
Txinako egoera Song dinastiaren Hegoaldeko garaian

960an Iparraldeko Zhou dinastiako Zhao Kuangyin militarrak Song dinastia sortu zuen Tang dinastiaren ondoren egon ziren 5 dinastien ondorengo moduan. Kaifengen ezarri zuen hiriburua eta hegoaldeko hainbat erreinu konkistatu zituen Txinak Tang dinastiarekin izan zuen boterearen parte bat berreskuratuz. Komertzioa izugarri hasi zen eta diruaren erabilera normalizatu. Dinastia honen agintean kitan, tangut eta yurchen herriek euren estatuak sortu zituzten iparraldean. Azkeneko herri honek 1127an Song dinastia hegoaldera mugiarazi zuen. Hiru herri hauek txinatarren dinastia eredua ezarri zutenez txinatar historialarientzat dinastien zerrendatan agertzen dira.

1127tik 1279ra Hegoaldeko Song erreinua sortu zen, iparraldetik ihes egitean. Hiriburua Hangzhoun jarri zen. Inoiz ez zuten lortu iparraldea bereganatzea.

Txinaren batasuna 1279an gertatu zen, baina mongoliarrek bai iparraldea bai hegoaldea konkistatu zutelako.

Yuan dinastia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Yuan dinastia»

Mongoliarrak herri altaiko nomada ziren, baina munduan inoiz egon den inperiorik handiena konkistatzea lortu zuten. Euren mugak Europa ziren mendebaldean, Iran hegoaldean eta Txina ekialdean.

Genghis Khanek Xiak konkistatu zituen eta bere semea Ogedei Khanek Jinak 1234an. 1271an Kublai Khan Yuan dinastia sortu zuen Beijingen. 1279an Song dinastia garaitu zuen guztiz. Garai honetan Ibai Horiak sorturiko uholdeek eta izurriteek gosea eta gaixotasunak ekarri zituzten. Hau dela eta ezegonkortasun handiko epea zabaldu zen.

Ming dinastia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Ming dinastia»
Kangxi Enperadorea, Qing dinastiakoa

Yuan dinastiaren garaian sortu zen ezegonkoratsun sozialak Zhu Yunzhang errebeldeak boterea lortzea ekarri zuen eta 1369an Ming dinastia sortu zuen, hiriburutzat Nanjing hartuz. Bere semeak Beijingera eraman zuen gortea.

Yongleren garaian Txina munduko potentzia maritimorik handiena bilakatu zen, Zheng Hek Asia eta Afrika inguruan bidaiak egin zituen, baina koste ekonomiko handiegiarekin.

Ming garaian paper moneta erabiltzeari uko egin zioten eta zilarra erabili zen berriro. Zilarra lortzeko negozio bideak ireki ziren Japoniarekin eta XVI. mendetik aurrera Portugalekin Macao hiriaren bitartez. HAuek zilarra Filipinetatik Amerikara bidaltzen zuten.

Qing dinastia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Qing dinastia»

Qing dinastiak 1644tik 1911rarte agindu zuen Txinan. Mantxuriatik etorriak ziren eta horregatik euren hizkuntza ezarri zuten ofizial gisa. Taiwan, Tibet, Mongolia eta Xinjiang konkistatu zituzten.

Botere handia zuten baina matxinada handiak ere izan zituzten. 1851tik 1864ra Taiping matxinada izan zuten, milioika hildako eragin zituena. XIX. mendean Opioaren Gerrak egin zituzten Britania Handiaren aurka, Hong Kong galduz.

1894 eta 1895an Korearen inguruko gaiengatik Japoniar-txinatar gerra izan zen. Gerra honetan Korea eta Taiwan galdu zituen eta hauek Japoniaren esku geratu ziren. Galdu zutenez jendea altxatu eta errepublikaren aldeko aldarri handiagotu zen.

Txinako Errepublika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Txinako Errepublika»

1911ko urriaren 10ean Wuchangeko altxamendua gertatu zen, Qing dinastiaen aurka. Honek Xinhaiko iraultza sortu zuen. Puyi, azken Qing enperadorea, kargutik kendu zuten 1912an.

Sun Yan-sen iraultzaile txinatarra AEBtik etorri eta Txinako Errepublikako presidente izendatu zuten. Honek Yuan Shikai Qing militarrarekin akordioa lortu eta azken hau izendatu zuten presidente berria. Bere anbizioak bultzatuta 1915an bere burua enperadore izendatu zuen. Orduan Sun Yat-senek bere alderdia zen Kuomintang zuzentzeko berriro erbestetik itzuli zen. Guangzhou bere indarrak bildu eta bertatik Chiang Kai-shekek zuzendutako armadak Txinako zati handi bat konkistatu eta Nanjingen jarri zuten hiribura.

Chiang Kai-shek Errepublikako presidente izendatu zuten. Hasieratik bi problemari aurre egin behar izan zion. Alde batetik Txinako Alderdi Komunista eta estatu komunista bat sortzeko asmoa. Bestetik Japoniak Txinarekiko zuen jarrera. 1931an Japoniak Mantxuria konkistatu zuen eta bertan Manchukuo estatua sortu zuten. 1937an Japoniak Txina inbaditu zuen.

1945an II. Mundu Gerra bukatu ostean Japoniak Asia kontinentalan zituen lurrak utzi zituen eta Txinak Manchuria eta Taiwan bereganatu zituen. Hala ere 1947an komunistek berriro ere ekin zioten eta 1947an Gerra Zibila hasi zen. Komunistek irabazi zuten Txinako Herri Errepublika aldarrikatuz eta Txinako Errepublikako agintariek ihes egin eta Taiwanen ezarri zuten hiriburu berria.

Banaketa administratiboa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Taiwan probintzian[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Txinako Errepublikaren banaketa administratiboaren mapa.
Konderriak
Pinyinerazko izena Txineraz
Chiayi konderria 嘉義縣
Changhua konderria 彰化縣
Hsinchu konderria 新竹縣
Hualien konderria 花蓮縣
Miaoli konderria 苗栗縣
Nantou konderria 南投縣
Penghu konderria 澎湖縣
Pingtung konderria 屏東縣
Taitung konderria 台東縣
Taoyuang konderria 桃园县
Yilan konderria 宜兰县
Yunlin konderria 雲林縣
Udal-probintziak
Pinyinerazko izena Txineraz
Chiayi 嘉義市
Hsinchu 新竹市
Keelung 基隆市
Udal-probintzia bereziak
Pinyinerazko izena Txineraz
Taipei 台北市
Taipei Berria 新北市
Kaohsiung 高雄市
Taichung 臺中市
Tainan 台南市

Fujian probintzian[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Txinako Errepublika 1949an sortzean Fujian probintziatik gertu dauden uharteak Taiwanen esku geratu ziren eta gaur egun bi konderrik osatzen dute probintzia:

Probintziaren azalera txikia da, 182,66 kilometro koadro baino ez, eta 2001eko erroldaren arabera, 71.000 pertsona inguru bizi ziren Txinako Herri Errepublikaren ondoko uharte hauetan.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Commons-logo.svg
Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
Taiwan
Asiako herrialde eta lurraldeak    (Nazio Batuen azpi-eskualdeka)

Erdialdeko Asia
Map Central Asia.PNG

AfganistanErrusiaKazakhstanKirgizistanUzbekistanTadjikistanTurkmenistan

Asiako Ekialdea
(Asia-Pazifikoa)

Map-World-East-Asia.png

Hego KoreaIpar KoreaJaponiaMongoliaTxina

Hego-mendebaldeko Asia
Ekialde Hurbila
Map world middle east.svg

Arabiar Emirerri BatuakArmeniaAzerbaijanBahrainEgiptoGeorgiaIranIrakIsraelJordaniaKuwaitLibanoOmanQatarSaudi ArabiaSiriaTurkiaYemen

Hego-ekialdeko Asia
LocationSoutheastAsia.PNG

BruneiEkialdeko TimorFilipinakIndonesiaKanbodiaLaosMalaysiaMyanmarSingapurThailandiaVietnam

Hegoaldeko Asia
Map-World-South-Asia.png

BangladeshBhutanIndiaMaldivakNepalPakistanSri Lanka

Beste entitate
politiko batzuk

PalestinaTaiwan