Tuoni

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Tuoni lurrazpiko munduko eta ilunpeetako jainkosa da finlandiar mitologian, Kalevala istorio epikoan bere lurraldea Tuonela delarik, nondik bertara joaten diren erromes gutxi itzultzen diren. Tuoni Tuonetarrekin ezkondua dago eta zenbait alaba ditu, horien artean Loviatar, gaixotasun eta izurriteen jainkosa itsu eta maltzurra, Kivutar, errogatiba eta letanien jainkosa, eta Vammatar, sufrimendu eta nahigabeen jainkosa.

Tuonik, bere senar Tuonetarrekin batera, hildakoei ongietorria egiten die bere eskuineko eskuan igel eta zizarez beteriko pitxer bat aldean daramala.

Väinämöinen da Tuonelatik ihes egitea lortzen duen heroi gutxietako bat. Kalevalaren arabera, behin heriotzaren ibaiaren beste ertzean dagoenean Tuonetarrek harrapatzen du garagardoa barra-barra ematen diona lokar dadin. Väinämöinen logaleak jota burua astintzen ari zenean, Tuoniren alabek burdinesi handi bat jartzen dute bere ihesa eragozteko, baina heroi agurea txori bihurtzen da eta heriotzaren lurraldea atzean uzten du askatasunera joateko.