Turia
Wikipedia(e)tik
|
||||||
|---|---|---|---|---|---|---|
| Kokapena | Espainia | |||||
| Luzera | 280 km | |||||
| Arroa | 6.393,6 km² | |||||
| Emaria | 14 m³/s | |||||
| Iturburua | Mendi Unibertsalak (Teruel) |
|||||
| Ibai ahoa | Mediterranear itsasoa | |||||
Turia, Albarracingo mendilerroan, non Guadalaviar izena duen.
Turia edo Guadalaviar Espainiako ibai bat da, Mediterraneoa itsasoratzen direnetatik nagusienetako bat. Espainiako ibairik luzeenetan hamargarrena da, 280 kilometrorekin.
Eduki-taula |
Izena [aldatu]
Sorburuan eta Teruelgo probintzian Guadalaviar izena du; Valentziako probintzian, berriz, Turia.
Ibilbidea [aldatu]
Iturria Mendi Unibertsaletan du, Guadalaviarretik gertu. Teruelgo probintzia eta Valentziako probintzia zeharkatuta, Mediterraneoan isurtzen ditu urak, Valentzian. Itsasoratzen den tokitik gertu, Turiako natura parkea eratu dute, ibaia eta ibai bazterrak babesteko.
Ibaiadarrak [aldatu]
- Garganta
- Alfambra
- Camarena
- Arcos
- Sot
- Chera
Urtegiak [aldatu]
- Arquillo de San Blas urtegia, 22 hm³
- Alcamineseko presa, (eraikitzen), 16 hm³
- Benagéber urtegia, 228 hm³
- Loriguilla urtegia, 71 hm³