Txantiloi:2007-10 Nabarmendutakoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Qin Shihuang enperadorea
Qin Shihuang enperadorea

Txina munduko zibilizaziorik zaharrenetakoa da, eta, batasunik gabeko epeak izan arren, egungo estatua K. a. 221 sortutako inperioaren ondorengo zuzena da. Txinako zibilizazioaren oinarriak Qin dinastian aurkitzen dira. Izan ere, K. a. III. mendean idazteko sistema bera eratu zen, eta hurrengo menderako, konfuzianismo iparra zuen estatu-ideologia garatu zen. Gainera, Txinako kultura inbatzaile atzerritarrek ekarritakoak ere osatzen du. Asiako alde ezberdinetako etorkinen olatuak jatorrizko txinatarrekin integratu eta nahastu ziren.