Konfuzianismo

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Li Ji edo Errituen Liburua.

Konfuzianismoa (txinera tradizionalez 儒學, erraztutako txineraz 儒学, pinyinez Rúxué), batzuetan Konfuzionismoa ere bai izendatuta, Antzinako Txinako etika eta filosofia sistema da, Konfuzio jakintsu eta filosofo txinatarren irakaspenetatik garatua eta kosmogonia, gizartearen ordena, aginte, moral eta metafisikari buruzkoa. Bere helburu nagusia, etika sekularrean gizabanako zibilizatuaren garapena da, zeinek gizarte zibilizatua eta, azkenean, munduko bakea, ekarriko lituzkeen. Pentsamendu ia erlijioso honek eragin itzela izan du Ekialdeko Asian XXI. mendera arte. Europan, batzuen ustetan, konfuzianismoa estatuko erlijiotzat jo dute, ekialdeko Asiako gobernuek konfuzianismoaren bertuteak eta beharrak bultzatu dituztelako. Konfuzianismoen filosofien kanona Lau Liburuak osatzen dute.

Konfuzianismoaren printzipioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Konfuzioren jarraitzaileek era askotara interpretatu zituzten maisuaren irakaspenak eta konfuzianismoan mendez mende hainbat eskola eta joera, maiz kontrajarriak, izan ziren. Konfuzianismoaren kosmogoniaren abiapuntua yin eta yang kontzeptuak dira, hatsapen negatiboa eta positiboa, elkarren arteko eraginez zerua, lurra eta izaki guztiak sortu zituztenak. Gobernuak familia patriarkalaren eredua jarraitzen zuen: zeruak izendatutako enperadorea herriaren aita onbera baten gisakoa zen. Konfuzianismoaren moralaren arabera, gizaki guztiak onak dira berez eta zintzo izateko bidea idazle klasikoen obrak ikastea da. Giza harremanak elkarrekikotasunean oinarriturik daude eta bost dira gizakiaren bertuteak: onginahia edo maitasuna, beste bertuteen jatorria; justizia, bakoitzari bere lekua ematen diona; gurasoenganako maitasuna, edo eskubideak errespetarazten eta eginbeharrak betetzen erakusten duen begirunea; jakintza, ongia eta gaizkia bereizten dituena; eta egiatasuna. Konfuziok ez zuen arimari edo hilezkortasunari buruzko inolako irakaspenik eman; konfuzianismoaren jarraitzaileek izadia eta arbasoak gurtzen dituzte. Konfuzio hil eta handik urte askotara konfuzianismoa erlijio bihurtu zen; K.a. II. mendean Han dinastiak erlijio ofizialtzat hartu zuen eta Konfuzio bera jainkotua izan zen.

Sei Klasikoak (Liu Ching)

1.. Musikaren Liburua (galdua)

2.. Eraldaketaren Liburua Eraldaketaren Liburua

3.. Historia Liburua Historia Liburua

4.. Gorazarreen Liburua Gorazarreen Liburua

5 ..Errituen Liburua

6.. Udaberriko eta Udazkeneko Urtekaria Udaberriko eta Udazkeneko Urtekaria

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Konfuzianismo Aldatu lotura Wikidatan