Txantiloi:2008-2 Nabarmendutakoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Zilindroa bera ere metafora moduan erabil dezakegu: nondik begiratzen dugunaren arabera, proiekzioak zirkulu edo lauki baten propietateak izan ditzake
Zilindroa bera ere metafora moduan erabil dezakegu: nondik begiratzen dugunaren arabera, proiekzioak zirkulu edo lauki baten propietateak izan ditzake

Fisika eta kimikan, uhin-partikula dualtasuna gure unibertsoko objektu guztiek uhin eta partikulen propietateak dituztenaren kontzeptua da. Mekanika kuantikoaren kontzeptu garrantzitsua izanik, dualtasun honek partikula edota uhina bezalako kontzeptu klasikoen egokitasun eza erakusten du objektu kuantikoak erabat deskribatzeko orduan. Mekanika kuantikoaren zenbait interpretazio azaleko paradoxa hau azaltzen saiatzen dira.

Dualtasuna, argia eta materiaren izaerari buruzko eztabaidan erroturik dagoen ideia da, XVII mendetik datorkiguna, Isaac Newton eta Christiaan Huygensek argiaren izaeraren gaineko teoria lehiakorrak proposatu zituztenetik. Albert Einstein, Louis de Broglie eta beste askoren lanari esker, gaur egungo teoria zientifikoak partikula guztiek uhin-izaera ere dutela esaten du. Fenomeno hau, egiaztatua izan da esperimentalki, eta ez bakarrik oinarrizko partikulekin, baita atomo edo molekulen moduko partikula konposatuekin ere. Izatez, mekanika kuantiko estandarraren arabera, uhin-partikula dualtasuna objektu guztietan du eragina, baita objektu makroskopikoetan ere; dena dela, objektu hauetan uhin-izaera detektatzearen ezintasuna, duten uhin-luzera txikiaren ondorioz da.