Txantiloi:2008-51 Nabarmendutakoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Espainiako armarria Trantsizio garaian (1977-1981)
Espainiako armarria Trantsizio garaian (1977-1981)

Espainiako Trantsizio Demokratikoa deitu zaio Francoren diktaduraren amaieratik hasi eta mendebaldeko herriek demokratikotzat onartutako estatu bat izatera pasa zen arteko denbora horri. Espainiaren historian bi data jarri ohi dira muga; hasiera Francisco Franco diktadorearen heriotza eguna da, 1975eko azaroaren 20a eta amaiera 1982ko urriaren 28a, PSOEk hauteskundeetan garaipena lortu zuen eguna, hain zuzen.

Francok esan zuen bere ondorengotza “lotuta eta ondo lotuta” utzi zuela. Urte haietan frankismoko buruzagi gorenek gerra zibiletik herriaren baitan txertatutako beldurra erabili zuten eskatutako aldaketak beraiek nahi zituzten mugetaraino soilik iristeko eta, gainera, diktaduraren baitako krimen larriak inolako zigorrik gabe gera zitezen. Elkarbizitzaren beharra gogoratuz eta beste gerra zibil bat ez sortzeko mezua behin eta berriz azaleratuz krimen larrienak bizi izan zituzten generazioak hil arte iraun zuen isiltasunak.