Txantiloi:2009-41 Nabarmendutakoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Zelula eukarioto baten irudikapena
Zelula eukarioto baten irudikapena

Eukariotoak (Eukarya) mintza daukan benetako nukleodun zelulez eratutako izakiak dira, bakterioak eta zianobakterioak izan ezik beste guztiak.

Izaki eukariotoak zelulabakar edo zelulanitz izan daitezke. Eukarioto ez diren izaki guztiak zelulabakarrak dira eta Archaea eta Bacteria domeinuak eratzen dituzte. Eukarya domeinuaren barruan Protista, Fungi (onddoak), Plantae (landareak) eta Animalia (animaliak) izeneko erreinuak daude. Eukarioto guztiek jatorri bera dute.