Zelula mintz

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Zelula mintz baten marrazkia

Zelula mintza, mintz plasmatikoa edo plasma mintza zelula inguratzen duen lipido geruza bikoitz iragazkorra da, proteinez estalia.

Molekulak etengabe mugitzen direnez bere forma ere aldakorra da. Asimetrikoa da, hau da, barruko eta kanpoko azalerak funtzio desberdinak betetzen ditu. Jarraia eta malgua da eta hesi selektibo baten moduko joera du.

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zelula mintza lipidoz, proteinaz eta gluzidoz osatua dago.

Mintzeko lipidoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mintz plasmatikoaren egonkortasunaz arduratzen dira. Bi geruza dituzten molekuletan agertzen dira. Gehienak fosfolipidoak dira baina badaude lipido neutroak (kolesterola) eta glukolipidoak ere. Fosfolipidoen buru polarra mintzaren kanpoalderantz eta buztan hidrofoboak barrurantz. Sortzen den geruza ez da estatikoa, beraz, lekualdatze desberdinak ditu:

  • Alboranzko barreiadura: Molekula bakoitza albokoarekin trukatzea izango litzateke. Alboranzko barreiadura egoteko faktore batzuen baldintzak zerikusi handia du.
1- lotura bikoitzen kopurua. Hauek, likatasuna baldintzatzen dute.
2- kolesterolaren beharra, honek, mintzaren egonkortasuna ahalbidetzen du.
3- tenperatura aldaketaren ondorioz jariakortasuna txikiagoa da.
  • Geruza aldaketa edo flip-flop: goitik beherako mugimendua da hau, baina ez da oso mugimendu ohikoa.

Mintzeko proteinak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Proteinak bereziak dira zelula mota bakoitzean eta zelularen mintzaren funtzioak zehazten ditu: tunel moduan, bonba moduan edo entzima bezala. Mintzeko proteinak bi taldeetan banatu daitezke: barruko proteinak eta kanpoko proteinak.

  • Barruko proteinak: Geruza lipido bikoitzean daude %70-a osatuz. Geruza bikoitzaren barrura sar daitezke, proteina hauek anfipatikoak dira.
  • Kanpoko proteinak edo periferikoak: Geruza bikoitzaren kanpoaldean daude. Hauen mutur molekularrak eragina dauka fosfolipidoen alde polarrarekin. Mintzaren azalera zitoplasmatikoan egoten dira eta transmititzeko proteinetara lotuta daude.

Mintzeko gluzidoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mintz zelularraren kanpoko aldea oligosakaridoz eta polisakaridoz: glukokalix. Gluzido hauek lipido zein proteinei lotuta baina beti mintzaren kanpoko azaleran. Zelulak harremanetan eta komunikazioan hastean mugimendua, zatiketa eta hazkundea eten egiten dute eta enbrioien mintzen osaketa sortzen da. -Gluzidoek tolerantzia tisularreko antigenoak sortzen dituzte. Glukolaxiak zelulen hazte eta ugaltzearen erregulazioan ere parte hartzen du.

Egitura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Hasierako ereduek bi geruza zeudela, baina Daniellik eta Davsonek eredu berria proposatu zuten: mintz plasmatikoa fosfolipidoen geruza bikoitza osatzen zuen eta hau bi geruza monomolekulen artean zegoen,: sandwich eredua
  • Robertsonek proposatu zuen mintz bateratuaren teoria.
  • Singer eta Nicolsonek mosaiko jariakorraren eredua eredu honek mintza proteina globularrez osatutako mosaiko bat da.

Seinaleak jaso[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zelulek euren artean komunikatuta egon behar dute funtzioen koordinazio egokirako.Komunikazioa, mezulari kimikoen bidez. Hauei erantzuten dieten zelulak diana izena dute. Mezulariek ez dituzte mintz zelularrak zeharkatzen, horregatik, mintzaren beste aldera pasatzeko transdukzioa egin behar da.

Mezu agonistak eta antagonistak:

  • Mezulari natural gehienak agonistak dira. Hauek hartzailearekin elkartzean, eragin biologikoa sortuko duten erreakzio batzuk eragingo dituzte. Erantzuna berriz, agonistaren mailaren araberakoa izango da.
  • Antagonistek, ezin dute erantzunik jaso eta agonisten eragina blokeatu egiten dute.

Mintzaren bidezko garraioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zelulek substantzien trukea egin behar dute kanpoaldearekin, hori mintz plasmatikoaren bidez egiten da. Kanpotik beharrezko molekula guztiak hartu eta aldi berean, ez diete sartzen utzi behar komenigarriak ez direnei. Horretarako mintz plasmatikoa modu selektiboan jarduten da.

Trasmintzaren garraioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Garraio modua pasiboa edo aktiboa izan daiteke:

  • Garraio pasiboa: substantziak pilaketa handiko eremu batetik pilaketa txikiko premura pasa.
    • Barreiadura bakuna :molekula polarra mintzetik igarotzen da bi alboetako pilaketa desberdinaren ondorioz. Abiadura motela eta proteina integratuen proteina kanal pasatzen da.
    • Barreiadura erraztua: Substantzia polarrak igarotzen ditu, abiadura handikoa da eta ioi positiboak zelula barrura sartzen dira, mintzaren karga negatiboarengatik. Permeasaren bidez sartzen dira.
  • Garraio aktiboa: Presio osmotiko baten aurka egiten du, ondorioz, energia gastatu Bonba proteina garraiatzailearen bidez eta azkeneko honek, ATP hidrolisiak askatzen duen energia behar du.

Ponpen jarduerak, desoreka elektrikoa eragiten du eta mintz potentziala sortu. Bonbak bihotzaren erritmoan, muskuluen eszitazioan eta nerbioen eramateetan laguntzen du.

Zelula mintza lekualdatzearen bidezko garraioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Endozitosia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Prozesu honen bidez, tamaina handiko molekulak eta partikula solidoak zelulan sartzen dira. Mintzaren kanpoko azalera zurgatu eta gero, mintz horren zati batera inguratzen dira. Endozitaturiko mintz zatiak azalerara itzultzen dira.

Hiru endozito mota daude: Fagozitosia, pinozitosia eta hartzailearen bidezko endozitosia :

  • Fagozitosia: Molekula multzo handi bat elkartzean mintza zitoplasman sartzen da pseudopodoarekin. Honek substantzia inguratzen du eta gero besikula bat sortzen da Bakuolo fogazitikoa izena duena. Lisosometako entzimek fagozitaturiko materialak deskonposatzen dituzte.
  • Pinozitosia: Prozesu honetan likido estrazelularra hartzen da etengabe. Muturrean likido tanta bat harrapatzen du,hori, zitoplasmaren barruan askatu eta mikra batetik beherako diametroko besikula eran. Besikulak pinozito du izena.
  • Hartzaile baten bidez neurturiko endozitosia: Prozesu azkarra eta espezifikoa da. Mintzaren hartzaileek estekatzaile substantzia hartzen dute. Hartzaileak estalitako zulo izeneko mintzean biltzen dira. Inbaginatu eta besikulak osatzen dituzte. Transferrina izeneko burdinak hestean eta gibelean ioi ferrikoak eratzen ditu.

Exozitosia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Substantziak besikuletan biltzen dira zitoplasmaren barruan prozesu honen bidez. Gero, kanpoalderantz askatzen dira hondakinezko makromolekulak ezabatuz.


Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Zelula mintz Aldatu lotura Wikidatan