Txantiloi:2010-20 Nabarmendutakoa

Wikipedia, Entziklopedia askea

DNAren erreplikazioa azido desoxirribonukleikoa (DNA) bikoiztean datzan prozesua da. Zelula batek bere informazio genetikoa DNA molekuletan dauka gordeta eta hau ez da aldatzen bizitza osoan zehar.

Gure ehunetan dauden zelulak etengabe eraberritzen ari dira eta zelula bat eraberritzeko gertatzen den prozesua mitosia da. Prozesu hau gertatzen denean, zelula alabak sortzen dira eta hauetako bakoitzak amaren informazio genetiko bera izango du. Horretarako, amaren DNA molekulak erreplikatu behar dira.

DNAren erreplikazioa ez da prozesu konplexua, zailtzen duen gauza bakarra molekularen tamaina handia da. Hala ere, prozesua oso azkar gertatzen da (segundu gutxi batzuetan) eta fidagarritasun handia du. Bertan gertatzen diren akats gehienak zuzendu egiten dira erreplikazioa gertatzen ari den bitartean eta besteak, erreplikazioa bukatu ondoren zuzentzen dira. DNAa zuzentzen den molekula bakarra da.