Txantiloi:2010-52 Nabarmendutakoa

Wikipedia, Entziklopedia askea

Funtsean, integrala infinitu batugai azkengabe txikiren batuketa da. Kalkulu integrala matematikaren adar bat da kalkulu infinitesimalaren barruan kokatuta. Oso erabilia da injinerutzan eta matematika orokorrean; batez ere, azalerak eta biraketa gorputzen bolumenak kalkulatzeko erabiltzen dugu.

Forma diferentzialen integralak funtsezkoak dira geometria diferentzial modernoan. Integralaren zabaltze horiek fisikaren beharrek eragin zituzten lehenik, eta oso garrantzitsuak dira fisika-lege askoren formulazioan, adibidez, elektromagnetismoaren legeetan. Integralaren kontzeptu berrien oinarria Lebesgueren integrala deritzon teoria matematiko abstraktua da, Henri Lebesguek garatu zuena.