Txantiloi:2012-14 Nabarmendutakoa

Wikipedia, Entziklopedia askea

Bosniako gerra gaur egun Bosnia eta Herzegovina den lurraldeetan 1992ko apirila eta 1995eko abenduaren artean jazotako nazioarteko gatazka armatua izan zen. Gerran zenbait alde egon ziren, baina nagusiak Bosnia-Herzegovinako errepublikako indarrak eta euren buruak aldarrikaturiko serbiar eta kroaziar entitateak izan ziren, Bosniako Serbiar Errepublika (Republika Srpska) eta Herzeg-Bosnia.