Txantiloi:2014-39 Nabarmendutakoa

Wikipedia, Entziklopedia askea

Julia Olegovna Volkova (errusierazko alfabeto zirilikoaz, Юлия Олеговна Волкова; Mosku, Errusiako SESF, SESB, 1985eko otsailaren 20a), Julia Volkova (Юлия Волкова) soilez ezagunagoa, errusiar abeslari, musikagile eta pianista da. t.A.T.u. musika taldeko bi kidetako bat izan zen hamaika urtez, 1999tik 2010era, eta honi esker ospe handia eskuratu zuen nazioartean. Abesti entzutetsu eta polemika bizien ondorioz, taldeak munduko musika zerrendetako postu gorenak lortu zituen 2000ko hamarkada hasieran, eta 2014 arte, guztira, 15 milioi disko baino gehiago saldu zituzten. 200 km/h in the Wrong Lane albuma, esaterako, neskek soilik osatutako talde batek argitaratu duen album salduenetakoen zerrendako lehenengo postuetan dago. 2003an, gainera, abeslariak Errusiaren ordezkariak izan ziren Eurovision Lehiaketan; hirugarren postua lortu zuten, irabazletik hiru puntura, eta beste behin, gatazka handia sortu zen abeslarien eta puntuazioen inguruan. Azken urteotan bakarlari bideari ekin dio, eta berriki Errusian ezagunak egin diren hainbat abesti kaleratu ditu.