Txantiloi:2014-47 Nabarmendutakoa

Wikipedia, Entziklopedia askea

Mark Elliot Zuckerberg (1984ko maiatzaren 14a, White Plains, New Yorkeko estatua, AEB) estatubatuar programatzaile eta enpresaburu ospetsua da, Facebooken asmatzailea. Egun zerbitzu horretako zuzendari exekutibo eta lehendakari da. Aipatutako sarea korporazio pribatutzat eratu zuen Zuckerbergek 2004an Harvard Unibertsitateko zenbait kideren, Konputazio Zientzietako koordinatzailearen eta bere logelakide Eduardo Saverin, Dustin Moskovitz eta Chris Hughesen laguntzarekin.

Harrezkero, mundu osoko pertsonaiarik entzutetsu eta aberatsenetakoa izan da; izan ere, 2007an, Zuckerberg 35 urtetik beherako pertsonarik berritzaileenetakoa izendatu zuten MITen. 2010ean urteko pertsonaia izendatu zuten Time magazine aldizkari estatubatuarrean, eta, hori gutxi balitz, handik urtebetera, 2011n, alegia, bere eskuetan 17,5 bilioi dolarreko dirutza zuela estimatu zen. Bestalde, Vanity Fair aldizkariaren ustez, teknologiaren munduko pertsonarik eraginkorrena izan zen urte horretan bertan, Steve Jobs, Sergey Brin edo Larry Pageren aurretik.