Facebook

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Facebook
Facebook.svg
URL helbidea facebook.com
Webgune mota Gizarte-sare zerbitzua
Erregistroa Bai
Hizkuntza(k): Gaztelera, Euskara, Ingelesa...
Jabea
Egilea Mark Zuckerbergek
Argitalpen data 2004ko otsailean
Egoera aktiboa

Facebook Mark Zuckerbergek sorturiko gizarte-sare zerbitzu bat da. Harvard Unibertsitateko ikasleentzat sortua izan zen hasiera batean, baina orain mundu guztiari irekia dagoen sare bat da. Erabiltzaile bakoitza bertako sare ezberdinetan ibili daiteke, bere ikasketen araberako, bere bizitokiaren araberako edo bere lanaren araberakoa izan daitekeelarik, beste aukeren artean.

Oso ezaguna bilakatu zen, negozio modelo berri bat zelako, baina iragarkietatik lortzen zituen mozkinak oso onak ez direnez izan, negozio modelo horrek ez du izan uste zen moduko arrakastarik.

2008an goi mailako tituludun jende gehien zuen webgune soziala bilakatu zen, 120 milioi pertsonarekin. Zati handi batean Facebookaren hizkuntza ezberdinetako bertsioak sortzea izan zen horrenbeste jende gerturatzearen arrazoia, urte horretan alemaniarrezko, gaztelaniazko eta frantsesezko bertsioak sortu zituzten eta.

2010ean euskarazko bertsioa martxan jarri zen.

2012ko maiatzaren 18an New Yorkeko NASDAQ merkatuan kotizatzen hasi zen.

Eduki-taula

[aldatu] Izena

Facebookaren izena AEBetako unibertsitateetan lehen urteko ikasleei ematen dieten liburutik dator, bertan ikasleen argazkiak agertzen dira, eta elkar ezagutza errazteko asmoz ematen zaie liburu hori.

[aldatu] Eskainitako zerbitzuak

Lagunak Facebookaren bidez bertan ditugun lagunak aurkitu eta gure zerrendan sar ditzakegu, eta haien zerrendan azaldu

Talde eta orrialdeak Antzeko interesak dituen jendea elkartzeko erabiltzen den erreminta da.

Horma Erabiltzaile bakoitzak horma bat du, bere lagunek horma hori ikusi dezakete, baita bertan idatzi ere; lagun batek idatzitakoa beste lagunek ikus dezakete.

Argazkiak Erabiltzaile bakoitzak argazkiak igotzeko aukera du, nahiz eta Facebookek argazki "ez egokiak" ezabatzeko eskubidea beretzat gordetzen duen.

Opariak Erabiltzaileek beste erabiltzaileei bidali ditzaketen ikono moduko batzuk dira.

Jokuak Atal horretan facebooken dauden jokoen berriak ezagutu dezakegu, baita jolastu ere.

[aldatu] Polemika

The Guardian egunkari ingelesaren arabera, 2008an CIAk 27,5 milioi dolarreko diru-sarrera egin zuen Facebooken. Facebookeko datu basean sartzeak aukera asko ematen dizkio CIAri, pertsonen mezuak, dituzten lagun sareak eta elkartzen diren ekintzak ikus ditzaketelako. Horrek pertsona bakoitzaren profil sozio-politikoa egitea ahalbidetuko lieke. Legearen kontrakoa izango litzatekeen jarrera honek polemika handia sortu du toki batzuetan, adibidez Colombian; non uste baita bertan CIAk FARCen aurkako manifestaldi bat egiteko deialdia egin zuela, ezkutuan eta colombiar batzuen izenean.

[aldatu] Kanpo loturak

Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak