Txantiloi:2014-49 Nabarmendutakoa

Wikipedia, Entziklopedia askea

2014ko Ukraina ekialdeko gatazka armatua Ukraina ekialdeko eskualdeetan 2014ko apirilaren 12tik gertatu diren gatazka armatuak dira eta Euromaidan mugimenduaren ondorio dira. Ukrainako ekialdean, errusiazaleen protesten ondoren eta Donetskeko eta Luhanskeko eskualdeetan «Herri Errepublikak» aldarrikatu ondoren gertatu dira.

Apirilaren 13an, Kieveko agintariek Ukrainaren ekialdean operazio militar berezi bat abian jarri zuten Indar Armatuen parte hartzearekin. Viktor Janukovitx presidente ohiak adierazi zuenez, ekintza horiek Ukraina «gerra zibilaren ertzean» jarri zuten, eta agintariei «euren herritarren aurkako hilketak» gelditzeko eskatu zien baita Ukraina ekialdeko biztanleen alde bilerak abiatzeko ere.