Txantiloi:2014-51 Nabarmendutakoa

Wikipedia, Entziklopedia askea

Betty eta Barney Hill AEBetako senar-emazteak ziren, 1960ko hamarkadan ospe handia hartu zutenak ustezko bahiketa bat jasan ondoren izaki estralurtarren partez, 1961ean. Beren kasuan oinarriturik, John G. Fuller idazleak arrakasta handiko liburua idatzi zuen 1966an, "The Interrupted Journey" ("Bidaia Etena", euskaraz), eta telebistarako pelikula bat ere egin zen 1975ean ("The Ufo incident"). Gaur egun ere ufologo askorentzat haien abdukzioa Objektu Hegalari Ezezagun-en fenomenoaren aldeko froga oso sendoak ematen ditu, nahiz eta eszeptikoek kasuaren beste azalpen alternatiboak proposatu.

Bettyk eta Barney Hillek bikote mistoa osatzen zuten, garai hartan oso ohikoa ez zena (emakumea zuria zen, eta Barney beltza), eta gertakaria gertatu zenean (1961ean) Portsmouth hirian bizi ziren, AEBetako New Hampshire estatuan. Gizonak posta zerbitzuan lan egiten zuen, eta emakumea gizarte langilea zen. Biak garai hartako arrazismoaren aurkako mugimenduetan ere sartuak ziren. Barney 1969an hil zen, eta Betty 2004an.