Wikipedia, Entziklopedia askea
👶
Jaiotza
2002
Logroño
🔨
Lanbidea
futbolari
📷
Ana tejada

Ana Tejada Jiménez (2002ko Ekainaren 2an) jaio zen Errioxan eta atzelari postuan jolasten du Real Sociedad futbol-taldean.

Kirol ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ana Tejadak hainbat taldetan jolastu du bere ibilbidean zehar. Txikitatik futbolean jolasten zuen bere lagunekin. Bere hiriko taldean, neska bakarra zen eta 13 urte zituela EdF Logroño B taldean hasi zen futbolean jolasten. Hortik bi urtetara (2017an) EdF Logroñoko lehen taldera igo zuten. Hurrengo urtean, munduko txapelduna izan zen 17 urte azpiko Espainiako selekzioarekin (2018an) Uruguaien eta urte berean, europako futbol txapelketa irabazi zuen Lituanian. Hortik urte batera, 17 urte zituela, (2019an) Real Sociedad futbol-taldeak fitxatu zuen. Egun, Real Sociedaden jolasten jarraitzen du.


Palmaresa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Real sociedad futbol taldea

Bi sari irabazi ditu bere jokalari ibilbide osoan, 17 urte azpiko mundiala Uruguaien eta 17 urte azpiko Europako futbol txapelketa Lituanian, biak 2018. urtean.[1]


Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Ana Tejada. 2023-02-01 (Noiz kontsultatua: 2023-02-06).