Errioxako Autonomia Erkidegoa
- Artikulu hau Espainiako erkidegoari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus Errioxa (argipena).
|
Errioxa |
|||
|---|---|---|---|
| Autonomia erkidegoa | |||
|
|
|||
| Hiriburua | Logroño | ||
| Probintziak | Errioxa | ||
| Herritarra | errioxar | ||
| Eremua - Espainiaren |
5.045 km² % 1,0 |
||
| Biztanleria - Espainiaren Dentsitatea |
306.377 (2006) % 0,7 59,67 bizt/km² |
||
| ISO 3166-2 | ES-LO | ||
| Estatutua | 1982ko ekainaren 9 | ||
| Presidentea | Pedro Sanz Alonso (PP) |
||
| Hizkuntza ofiziala(k) | gaztelania | ||
| Espainiako Gorteak - Kongresuan - Senatuan |
4 eserleku 1 eserleku |
||
| www.larioja.org | |||
Errioxa (gaztelaniaz La Rioja) Espainiako autonomia erkidego bat da. Mugakide ditu Euskal Autonomia Erkidegoa iparraldean, Nafarroako Foru Erkidegoa ipar eta ekialdean, Gaztela eta Leon hego eta mendebaldean eta Aragoi hegoaldean.
Hiriburua eta udalerri nagusia Logroño da.
Eduki-taula |
Udalerriak
Hiri nagusiak hauexek ditugu:
- Logroño: 141.568 biztanle (2004).
- Calahorra: 22.378.
- Arnedo: 13.965.
- Haro: 10.165.
- Alfaro: 9.461.
- Naiara/Najera: 7.568.
- Santo Domingo de la Calzada: 6.069.
- Lardero: 5.628.
Bost mila biztanletik behera:
- Autol: 3.915.
- Pradejon: 3.541.
- Rincon de Soto: 3.525.
- Villamediana de Iregua: 3.335.
- Cervera del Rio Alhama: 2.998.
- Fuenmayor: 2.792.
- Albelda de Iregua: 2.599.
- Aldeanueva de Ebro: 2.553.
- Alberite: 2.239.
- Ezkarai: 2.050.
- Cenicero: 2.012.
- Baños de Rio Tobia: 1.708.
- Murillo de Rio Leza: 1.267.
- San Asensio: 1.266.
- Entrena: 1.213.
- Nafarruri: 1.206.
- San Vicente de la Sonsierra: 1.191.
Eskualdeak
- Errioxa Garaia
- Harana: Haro, Naiara eta Santo Domingo de la Calzada
- Mendialdea: Anguiano eta Ezkarai
- Erdiko Errioxa
- Harana: Logroño
- Mendialdea: Tierra de Cameros
Ekonomia
Ardogintza da erkidegoko jarduera ekonomiko nagusietakoa. Izan ere, Errioxako ardoaren "Errioxa Altua" eta "Errioxa Baxua" azpieskualdeen ekoizle gehienak lurralde honetan daude.
Garraioa
Errioxa Logroño-Agoncillo aireportuari esker du airetiko garraioa.
Trenbide bidez, Madril, Zaragoza, Bartzelona, Valladolid edo Gasteiz aldera joan daiteke Castejón-Miranda Ebro trenbide-sareari esker. Autonomia erkidegoko tren-geltokirik garrantzitsuena Logroñoko geltokia da.
Errepideei dagokienez aldiz, Errioxak inguruko eskualde guztiekin dago errepideen bidez lotuta, gehienbat AP-68 autopistarne bitartez.
Kultura
Errioxako Unibertsitatea
1992-1993 ikasturtean hasi zen Errioxako Unibertsitatea lanean. Autonomia erkidegoko goi hezkuntzako zentru bakarra da. Bere egoitza Logroñon dago. Unibertsitatea 1992ko ikasturtean hasi zen lanean, inguruko eskola unibertsitario eta goi mailako eskolak bateratu zirenean, gehienak Zaragozako Unibertsitatera esleituta baitzeuden. Gaur egun 26 titulu ezberdin eskaintzen ditu eta horretaz gain, master, udako ikastaro eta bestelakoak. Gutxi gorabehera 7.500 ikasle ditu unibertsitate honek.
Gizateriaren ondarea
1997ko abenduaren 4ean Yusoko monasterioa eta Susokoa Gizateriaren Ondare izendatuak izan ziren UNESCOk ospatu zuen bilera batean. Bi monastegiak Errioxako Donemiliaga Kukula udalerrian daude eta famatuak dira, bertan aurkitu baitzituzten emiliar glosak.
Done Jakue bidea
Lurralde honetatik ere igarotzen da Done Jakue bidea, Nafarroatik etorrita eta Burgosko probintziaranzko norabidean.
Ekialdetik mendebaldera, hauek dira igaro-lekuak:
Euskara
Errioxa guztian euskarazko aztarnak gelditu dira bertako toponimian, Nafarroako Erresumaren barruan egon zeneko lekukoak direnak.
Aipatzekoak dira, besteak beste, Ezkarai, Galbarruli, Herramelluri, Ochanduri eta Ollauri udalerriak, Leza eta Iregua ibaiak.
Halaber, ezaguna da euskaraz idatzitako lehen testuen artean Donemiliaga Kukularen inguruan X. mendekoa dugu ("Izioqui dugu" eta "Guec ajutu ez dugu" glosen zatiak).
Gaur egun, Laminiturri izeneko elkartea ondare hau ikertzen eta zabaltzen dabil 1996tik.
Inguru naturala
Ebro ibai handiak zeharkatzen du probintziaren iparraldea.
Ikus, gainera
Kanpo loturak
| Espainiako probintziak | ||
|---|---|---|
|
Araba • Albacete • Alacant • Almería • Asturias • Ávila • Badajoz • Balear Uharteak • Bartzelona • Bizkaia • Burgos • Cáceres • Cádiz • Castelló • Ceuta • Ciudad Real • Coruña • Cuenca • Errioxa • Gipuzkoa • Girona • Granada • Guadalajara • Huelva • Huesca • Jaén • Kantabria • Kordoba • Las Palmas • León • Lleida • Lugo • Madril • Málaga • Melilla • Murtzia • Nafarroa • Ourense • Palentzia • Pontevedra • Salamanca • Segovia • Sevilla • Soria • Tarragona • Tenerifeko Santa Cruz • Teruel • Toledo • Valentzia • Valladolid • Zamora • Zaragoza |
||
| Espainiako autonomia erkidegoak | ||
|---|---|---|
|
Andaluzia • Aragoi • Asturiasko Printzerria • Balearrak • Ceuta • Errioxa • Euskadi • Extremadura • Galizia • Gaztela eta Leon • Gaztela-Mantxa • Kanariak • Kantabria • Katalunia • Madrilgo Erkidegoa • Melilla • Murtziako Eskualdea • Nafarroa • Valentziako Erkidegoa Bestelako lurrak: Afrika iparraldeko espainiar subiranotasuneko uharteak |
||