Txikipedia:Arenita Mejillas

Wikipedia, Entziklopedia askea
Arenita Mejilla, Bob Esponjako pertsonaia ospetsua.

Arenita Mejillas, Bob Esponja telesaioko pertsonaia bat da, berez Arenita deitzen diote denek, baita bere lagunek ere. Bera animali bat da, katagorri bat. [1] [2]

Arenita Mejillas[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arenitak azala marroi argia dauka. Bere arropa traje txuri bat da. Hanketan burnizko zapatila batzuk ditu. Eta bere buru gainean kristalezko kasko bat dauka. 13cm neurtzen ditu eta 49gr pisatzen ditu. Buztana bere trajetik kanpora gelditzen zaio. Arenita nahiko gaztea da, 11 urte ditu eta. [3] [4]

Arenitaren zaletasunak eta janari gustokoena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arenita Mejillasi, zientzia eta karate egitea gustatzen zaio. Baina gehien gustatzen zaiona lagunei eta laguntza behar dutenei laguntzea da. Janari gustukoena haritzaren fruitua da, ezkurra. [5] [6]

Arenitaren etxea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arenita Fondo de Bikinin bizi da,  kristalezko etxe batean; Fondo de Bikini itsaso baten barruan dago. Arenitak, animalia denez, astronauta kasko bat darama itsasoaren hondoan mugitu ahal izateko. [7]

Lagunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arenitak lagun asko ditu, oso lagunkoia da, hauek dira Arenitaren lagunak: [8]

  • Bob Esponja                                
  • Patricio
  • Kalamardo
  • Señor cangrejo
  • Plakton
  • Gari
  • Karen                          
  • Perlita
  • Larry
  • Man Ray
  • Mermaid Man

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) Arenita Mejillas. 2023-12-15 (Noiz kontsultatua: 2024-01-31).
  2. (Gaztelaniaz) «Arenita Mejillas» Wiki Bob Esponja (Noiz kontsultatua: 2024-01-31).
  3. (Gaztelaniaz) Arenita Mejillas. 2023-12-15 (Noiz kontsultatua: 2024-01-31).
  4. (Gaztelaniaz) «Arenita Mejillas» Wiki Bob Esponja (Noiz kontsultatua: 2024-01-31).
  5. (Gaztelaniaz) Arenita Mejillas. 2023-12-15 (Noiz kontsultatua: 2024-01-31).
  6. (Gaztelaniaz) «Arenita Mejillas» Wiki Bob Esponja (Noiz kontsultatua: 2024-01-31).
  7. (Gaztelaniaz) Peña, Merche. (2021-11-07). «El principio de Bob Esponja, en 'Kampamento Koral'» Diario de Noticias de Navarra (Noiz kontsultatua: 2024-01-31).
  8. Viscardi, Nilia. (2023-07-10). «¿Qué es vivir bajo el regimen de la bestia?» O Público e o Privado 21 (44): 174–192.  doi:10.52521/21.8454. ISSN 2238-5169. (Noiz kontsultatua: 2024-01-31).