Edukira joan

Wikipedia, Entziklopedia askea

Barbra Streisand


BIOGRAFIA[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Barbara Streisand Brooklynen jaio zen, 1942ko apirilaren 24an eta aktore eta abeslari estatubatuarra da. Gainera sari asko irabazi zituen, Oscar Sariak ez ezik, sari oso garrantzitsuak, Urrezko Globo eta Emmy Sariak ere irabazi ditu.

HISTORIA[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Barbara Streisand

1961ean antzerki lan batean agertu ondoren, Blue Angel Clubek kontratatu zuen, eta handik Broadwayko antzeztokietara iritsi zen, 1962an. 1968an Funny girl musikalaren zinemarako bertsioaren protagonista papera egin zuen, William Wylerren zuzendaritzapean, eta antzezle onenaren Oscar saria jaso zuen. 1987an Grammy Sari bat jaso zuen, emakumezko ahots onenarena, The Broadway Album diskoarengatik. 1992an Sony Corporation disko etxearekin diskoak grabatzeko eta filmak egiteko kontratua izenpetu zuen.

SARIAK[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oscar saria: Funny Girl musikalaren zinemarako bertsioaren protagonista paperarekin, antzezle onenaren Oscar saria lortu zuen.

Grammy saria: Grammy sari bat jaso zuen, emakumezko ahots onenari, The Broadway Album diskoarengatik.