Txikipedia:Britney Spears

Wikipedia, Entziklopedia askea
Britney Spears

Britney Spears pop abeslari bat da. 1981eko abenduaren 2an jaio zen, Kentwood, Louisianan, Estatu Batuetan. 12 disko eta 7 DVD ditu grabatuak. [1]

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Dena 3 urte zituenean hasi zen, bere herrian dantza klaseak jasotzen hasi zenean, eta bakarkako dantza bat egiteko aukeratua izan zenean. Umea zelarik, hainbat dantza eta abeslari txapelketa irabazi zituen. 1992anMickey Mouse Club” umeentzako programan hasi zen lan egiten. Ondoren, 1997anJive Records” enpresarekin kontratu bat sinatuta, lehenengo diskoa grabatu zuen, 1999an atera zena. Hori eta gero, oso famatua bilakatu zen, eta beste abesti famatu batzuk sortzen jarraitu zuen, kasu, “Baby One More Time”, “Toxic”, “Womanizer” eta “Oops… I Did It Again”.[1]

Lorpenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere lorpen aipagarrienak Ruthless Broadwayeko musikalean parte hartu izana, Tina Denmark bezala, Star Search txapelketan bi abesti abestu zituen, “Love Can Build A Bridge” eta “I Don’t Care”. Lehenengo abestiarekin galdu egin zuen, baina bigarrenarekin, berriz, irabazi. Gainera, iragarkien serie batean agertu zen. Gainera, bere hainbat abestik arrakasta handia izan zuten.[2]

Diskoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Britney Spears
Britney Spears

-1999an...Baby one more time

-2000. urtean “Oops!... I did it again

-2001eanBritney

-2003anIn the Zone

-2004anGreatest Hits: My Prerogative

-2005eanB in the Mix: The Remixes

-2007anBlackout”,

-2008anCircus

-2009anThe Singles Colletion

-2011anFemme Fatale

-2013anBritney Jean

-2016anGlory[1]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c Britney Spears. 2019-02-06 (Noiz kontsultatua: 2023-02-22).
  2. (Gaztelaniaz) Britney Spears. 2023-02-20 (Noiz kontsultatua: 2023-02-22).