Txikipedia:Buztin

Wikipedia, Entziklopedia askea
Kuaternarioko buztina (400.000 urte)

Buztina arroka sedimentario bat da. Harkaitzen deskonposaketatik sortzen da, milaka eta milaka urte irauten duen prozesu natural baten ondorioz. Oso partikula txikiz osatuta dago, diametroa 0,002 baino txikiagoa delarik eta kimikoki bere formula: Al2O3•2SiO2•H2O da. Urarekin nahasita plastikotasuna hartzen du eta erraz modelatu daiteke. 800º-tik gora berotuz gero indarra eta sonoritatea hartzen du.

Sailkapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Prozesu geologikoen eta aurkitzen diren aztarnen kokapenaren arabera sailka daitezke:

  • Buztin primarioa deritzo aztarnategia eta sortu zen tokia bera bada. Kaolinita esaterako.
  • Buztin sekundarioa deritzo sortu eta gero, indar fisikoen eraginez mugitu egin bada. Gresa adibiderako.

Osagaien arabera, laminarrak eta zuntzdunak bereizten dira. Plastikotasunaren arabera, plastikoak (kaolinitikoa) eta ez-plastikoak (esmetikoa).

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Buztinezko pitxerra
Buztinez egindako apaingarria, XIV

Buztina busti eta modelatu ondoren, gogortu eta zeramika sortzen da. Horregatik, historian zehar ontziak eta antzekoan egiteko oso erabilia izan da. Teknikak garatu eta funtzio ezberdin asko ematen hasi zen gizakia buztinari; honekin idaztetik, eraikinak eraikitzera. Gaur egun ere, oso material merkea denez, prozesu industrial askotan erabiltzen da, papera edo zementua ekoizteko esaterako. Musika tresnetan, arte objektuetan, sukaldeko herremintetan... ere oso erabilia da.