Kaolinita

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Laguntza:Mineral infotaula irakurtzeko eraMineral infotaula irakurtzeko era
Kaolinita
Kaolinita
Ezaugarri orokorrak
Kategoria Silikatoa
Formula Al2Si2O5(OH)4
Nickel-Strunz sailkapena VIII/H.25-10
Identifikazioa
Kolorea Zuria, batzuetan printz gorri, urdin edo marroiekin ezpurutasunen eraginez
Habito kristalinoa Lur-antzekoa
Sistema kristalinoa Triklinikoa
Haustura Perfektua
Fraktura Perfektua
Gogortasuna
Mohs eskalan
2 - 2,5
Distira Hila eta lur-antzekoa
Marra Zuria
Dentsitate erlatiboa 2,16 - 2,68


Kaolinita Al2Si2O5(OH)4 osaera kimikoa duen buztinezko minerala da. Silikato geruzaduna da, eta bere egituran tetraedroz osatutako geruzak eta oktaedroz osatutakoak txandakatzen dira. Tetraedroen erpinetan oxigeno atomoak dauzka eta erdian silizio atomoa dago; oktaedroen erpinetan hidroxidoak eta oxigenoa daude, eta erdian aluminio atomoa.

Kaolinitaren izena Txinako Gaolin (高岭, "muino altua") lekutik eratorri da. Leku honetan txinatarrek lehen aldiz aurkitu zuten mineral hau modu naturalean. Hala ere, ez zen izan munduan lehen aldiz deskribatu zen lekua; hori Brasilgo Jari ibaiaren arroan izan zen 1867an.

Kaolinita Lurreko mineralik arruntenetakoa da. Kaolin izenaren pean erauzten da Brasilen, Frantzian, Erresuma Batuan, Alemanian, Indian, Australian, Korean, Txinan eta Estatu Batuetan, besteak beste.

Erabilerak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Merkataritzarako kaolina hauts lehor gisa, fideo erdi lehor gisa edo emultsio likido gisa salerosten da.

zeramiketan, medikuntzan, couché paperean, janarien gehigarri gisa, hortzorean, goritasunezko lanpara zurietako argiaren difusore gisa eta kosmetikan erabiltzen da. Margoetan eta tintetan ere erabiltzen da. Erabilera nagusia paperaren ekoizpenean ematen zaio, gehien bat paper mota batzuen distira finkatzeko.

Fruta, barazki eta beste landare batzuetan intsektuek egindako kalteak murriztu edo saihesteko ere erabiltzen da. Kasu honetan ihinztadura bidez aplikatzen da.

Erabilera tradizional bat urdaileko mina arintzeko botika gisa da. 1990eko hamarkadara arte beherakoen aurkako sendagai baten substantzia aktibo gisa erabili zen.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Kaolinita Aldatu lotura Wikidatan
Geologia Artikulu hau geologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.