Txikipedia:Claudette Colbert

Wikipedia, Entziklopedia askea

Claudette Colbert[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Émilie Claudette Chauchoin, 1903ko irailaren 13an Saint-Mandén jaio zen eta 1996ko uztailaren 30an Speightstownen hil zen Frantzian jaiotako aktore estatubatuarra izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Claudette Colbert egindako film bateko eszenan

Émilie Claudette Chauchoin,  Jeanne Marieren  eta Georges Claude Chauchoinen alaba izan zen.

Bere ama eta amama Mantxako kanaleko Uharteetan jaio ziren, Ingalaterra eta  Frantzia artean; horregatik ingelesa eta frantsesa ikasi zituen.

Oso gazterik jo zuen Estatu Batuetara, eta 1927an lan egin zuen, lehenbizi, zineman. Lehen filmaren porrotaren ostean, 1929an itzuli zen zinemara.

Guztira 60 filmetik gora egin zituen, komediak batez ere, eta Oscar sarietarako hainbatetan izendatu zuten.

Oskar Sariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hiru urtetan izan zen Oskar sarietara izendatua eta horietako batean Oskar sari bat irabazi egin zuen, hain zuzen ere 1935.urtean "Gau batean gertatu zen" pelikularekin. 1936 eta 1945ean berriz ere izendatua izan zen "Mundu pribatuak" eta "Since you wen away" filmekin.