Txikipedia:Claudia Pina

Wikipedia, Entziklopedia askea
Claudia Pina

Claudia Pina 2001ko abuztuaren 12an jaio zen. Claudia Pina aurrelaria da. Gaur egun, Espainiako Lehen Mailako Bartzelona Futbol Klubeko kidea da. Gainera, ohikoa izan da Espainiako selekzioko talde txikiagoekin jokatzea.

Ibilbide profesionala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Montacadan hasi zen areto futbolean jolasten, 2011n. Espanyolean ere hartu zuten Bartzelonara joan zen arte, 12 urterekin infantil-alebin taldean. Bere bigarren denboraldian, taldeari lagundu zion gazteen ligako txapelketa irabazten, 20 partidetan 100 gol sartuta.

Espaniar selekzioan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Toña Is lehen aldiz deitu zuen 16 urtetik beherako taldearentzat 14 urterekin jokatzeko.

2016ko irailean, Espainiako 17 urtez azpiko emakumezkoen futbol selekziorako lehen aldiz gonbidatu zuten Txekiar Errepublikako UEFAko txapelketa batean jokatzera. Bertan 5 gol sartu zituen, bere debuteko partidako hirukoa barne.[1][2]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) Claudia Pina. 2022-03-08 (Noiz kontsultatua: 2022-03-11).
  2. (Gaztelaniaz) «Pina» www.fcbarcelona.es (Noiz kontsultatua: 2022-03-11).