UEFA edo Union of European Futbol Associations (Europako Futbol Elkarteen Batasuna) Europako futbol elkarte nazionalen konfederazioa da. Kontinente honetako erakunde nagusia da futbolari dagokionean, eta FIFA osatzen duten sei konfederazioetako bat da. Egoitza nagusia Nyonen (Suitza) dauka.
Gaur egun, Michel Platini da konfederazioaren presidentea.
Antolaturiko txapelketak[aldatu]
UEFA, 1954ko ekainaren 15ean sortu zen, Basilean (Suitza). Hasieran, bere egoitza Parisen (Frantzia) kokatu zen baina 1959an Bernara aldatu zuten eta azkenik, 1995ean Nyonera (Suitza). Gaur egun ere berton dirau.
Selekzio kideak[aldatu]
UEFAren barruan 53 futbol elkarte daude eta Europa kontinenteko herrialde independente guztiak barnean hartzen ditu, salbuespen hauekin: Kosovo, Monako eta Vatikano Hiria. Geografikoki Asian edota Europa eta Asia artean dauden futbol elkarte batzuk UEFAn daude AFCn edo Asiako Futbol Konfederazioan egon ordez: Armenia, Georgia, Kazakhstan, Turkia, Israel, Zipre, Errusia eta Azerbaijan (Israel eta Kazakhstan iraganean AFCko kideak izanak dira). Ziprek Europa, Asia edo Afrika aukera zezakeenean, Europako futbol elkarte izatea aukeratu zuen.
Aipagarria da Erresuma Batua osatzen duten lau herrialdeek bakoitzak bere aldetik parte hartzea, politikoki independenteak izan ez arren. Euskal futbol federazioak, ordea, ezin du UEFAn sartu Espainiak ofizialtasuna ukatzen diolako. Hala ere, UEFAn sartuko balitz bere liga propioa sortu beharko luke, Eskoziak edo Galesek berea duten moduan.
UEFAko presidenteak[aldatu]
Kanpo loturak[aldatu]