Bartzelona Futbol Kluba
| Ezizena(k) | Barça, kuleak | ||||||||||||||||||||||||||||||||
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
| Sorrera | 1899 | ||||||||||||||||||||||||||||||||
| Futbol zelaia | Camp Nou (Edukiera: 98.787) |
||||||||||||||||||||||||||||||||
| Presidentea | |||||||||||||||||||||||||||||||||
| Entrenatzailea | |||||||||||||||||||||||||||||||||
| Liga | La Liga | ||||||||||||||||||||||||||||||||
| 2012/13 | 1. | ||||||||||||||||||||||||||||||||
| Webgunea | www.fcbarcelona.cat | ||||||||||||||||||||||||||||||||
|
|||||||||||||||||||||||||||||||||
Bartzelona Futbol Kluba —edo, besterik gabe, Bartzelona edo Barça— (katalanez Futbol Club Barcelona) Bartzelona hiriko kirol-elkartea da, 1899ko azaroaren 29an Joan Gamperrek sortua. Haren goiburua El Barça és més que un club da (Bartzelona talde bat baino gehiago da), Katalunian duen esanahi sozial eta politikoa dela eta. Kirol askotan talde profesionala dauka FC Bartzelonak: saskibaloian, eskubaloian eta hockeyan. Amateur taldeak ere baditu beste kirol askotan, baina futbol arloa da elkarteko adar nagusia, gainerako kirolak ordaintzen dituena.
Espainiako futbol liga 22 aldiz irabazi duelarik, txapelketa horretan titulu gehien dituzten taldeen arten bigarrena da; lehena Real Madril da, Bartzelonaren arerio historiko nagusia. Errege Kopa, berriz, 26 alditan irabazi du, beste ezein taldek baino gehiagotan, alegia. Nazioartean 14 txapelketa irabazi ditu tartean bi aldiz FIFAren Kluben arteko Munduko Kopa eta lau aldiz UEFAko Txapeldunen Liga.
FC Bartzelonak Unicefen iragarkia darama elastikoan; eta, ezkerreko besoan, TV3ko logoa. 2005/2006ko denboraldiaz geroztik, senyera —Kataluniako bandera— darama bere ekipamenduan, elkarteak Kataluniarekin duen harreman sendoaren erakusgarri.
Eduki-taula |
Historia [aldatu]
Sorrera [aldatu]
Joan Gamper suitzarrak Los Deportes aldizkarian futbol talde bat sortzeko asmoz iragarki bat argitaratu zuen 1899ko urriaren 22an eta 12 gaztek erantzun zuten, sei kataluniarren, hiru ingelesek, bi suitzarren eta aleman batek. Horrela sortu zen Football Club Barcelona azaroaren 29an, presidentea Walter Wild izendatuz.
Lehenengo hamarkadan ez zuen titulurik lortu baina 1910eko Kopa garaipenak tituluen segidari hasiera eman zion. Garai hartan beste bi kopa eta Piriniotako Koparen lau edizio irabazi zituen.
XX hamarkada [aldatu]
XX hamarkada oso loriatsua izan zen Bartzelonarentzat, 5 kopa irabazteaz gain 1928-29 denboraldian jokatu zen lehenengo Liga txapelketa irabazi baitzuen. Baina 1930an Joan Gamperrek bere buruaz beste egin zuen diru arazoen erruz eta taldearen gainbehera etorri zen. 1936an beste gertaera lazgarri bat izan zuen, Gerra Zibila hasi berria zela Josep Sunyol presidentea fusilatua izan zen ezkertiarra izateagatik.
Kubala eta Ferien Kopak [aldatu]
Gerra bukatzena futbol txapelketei berrekin zitzaien eta Bartzelona ongi aritu zen 40. eta 50. hamarkadatan 7 Liga eta 6 Kopa irabaziz. Garaipen hauetan zeresan handia izan zuen 1950 urtean fitxatu zuten Ladislao Kubala hungariarrak.
Emaitza onek bazkideen kopurua handitzea ekarri zuen eta 1957an futbol zelai erraldoi bat inauguratu zuten, Camp Nou (Zelai berria) izenekoa. Garai hartan gainera Europako txapelketak hasi ziren sortzen. Bartzelona Ferien Kopan aritu zen eta lehenengo bi ekitaldiak irabazi zituen (1958 eta 1960). 1966an hirugarren garaipen bat ere iritsi zen.
Johan Cruyffen garaia [aldatu]
70. hamarkadan Bartzelonak talde indartsua osatu nahi izan zuen. Fitxaketa ugari egin zituen, batez ere Ajax Amsterdametik ekarri zituen Johan Cruyff eta Johan Neeskens holandarrak. Hala ere Espainiako Liga bat eta bi Kopa irabazteaz gain Europan ezer gutxi egin zuen titulu bakarra eskuratu baitzuen, Europako Errekopa hain zuzen ere. Hamarkadaren bukaera aldera jokalari berriak ekarri zituen, besteak beste Allan Simonsen eta bigarren Errekopa bat irabazi zuen.
Josep Lluís Núñez presidentea [aldatu]
1978ko hauteskundeetan Josep Lluís Núñez barakaldotarra presidente hautatu zuten. Bere karguan 22 urte iraun zituen eta Bartzelonak azkenean Europako Kopa irabaztea lortuko zuen. Honek ere fitxaje handiak egin zituen, hala nola, Maradona, Bernd Schuster eta Gary Lineker, baina emaitzak ez ziren onak izan.
Real Madrilen 80. hamarkadako nagusitasunari erantzunez Bartzelonak 90. hamarkada miresgarria egin zuen. Johan Cruyff entrenatzaile zuen taldeari Dream team deitu zitzaion, edo baita Euskal Bartzelona jokalari euskaldu ugari zituelako, hala nola Andoni Zubizarreta, Joxe Mari Bakero eta Txiki Begiristain. Hauekin batera zebiltzan atzerritarrak Ronald Koeman, Hristo Stoichkov eta Michael Laudrup ziren besteak beste. Etxekoan artean aipagarriena Josep Guardiola zen. Hamarkada hartan Europako Kopa bat, Errekopa bat, sei liga eta bi kopa irabazi zituen taldeak.
Munduko talderik onena [aldatu]
2000 urtean presidente aldaketa izan zen baina Bartzelonak bere bideari jarraitu zion. Joan Gaspert presidente berriak 3 urte egin zituen karguan eta ez zuen titulurik jaso. Joan Laportak ordea bigarren "dream team" bat osatu zuen eta taldearen "urrezko aroa" iritsi zen, bere joko ikusgarriagatik "munduko talderik onena" izendatzeraino. 2006an Frank Rijkaard entrenatzaile zela bi liga jarraian eta Txapeldunen liga irabazi zituen. Jokalarien artean Samuel Eto'o eta Ronaldinho ziren izarrak. La Masiako harrobian ere jokalari gazte asko sortu zituen.
Josep Guardiola entrenatzaile aukeratu zuten 2008-09 denboraldirako eta emaitza ikaragarriak izan zituen, hirgarren Europako Kopa eta Espainiako Liga eta Kopa irabazi zituen. Honez gain Espainiako eta Europako Superkopak irabazi zituen eta urtearen amaieran FIFAren Kluben arteko Munduko Kopa. Orain arte sei tituluak urte berean irabazi dituen talde bakarra da Bartzelona.
Hurrengo urteetan ere mundu mailako nagusitasunarekin jarraitu du, oraingoan Lionel Messi izar nagusi dela. Bere alboan ditu Xavi Hernández, Andrés Iniesta eta Arsenaletik itzuli den Cesc Fàbregas besteak beste.
2011-12 denboraldian ez ditu ordea bere helburuak bete, Ligan bigarren egin baitu eta Txapeldunen Ligan Chelseak finalerdietan kanporatu baitzuen. Hala ere Errege Kopa irabazi du eta Messik Pichichi Saria ere lortu du inoizko gol kopuru handiena sartuz, 50 gol, aurreko marka baino hamar gol gehiago.
2012-13 denboraldia bikain hasi zuen eta urtarrilerarte ez zuen partida bakar bat galdu (Errealak irabazi zion Anoetan). Hau gutxi balitz, Messik 2012an Gerd Müllerren 1972ko errekorra gainditu eta 91 gol sartu zituen. Honi esker laugarren aldiz jarraian eskuratu zuen Urrezko Baloia saria. Espainiako Liga irabazi duen arren zapore gazi-gozoa gelditu zaio Txapeldunen Ligako eta Errege Kopako finaletara ez baita sartu.
Futbol taldeko jokalariak [aldatu]
| Zenbakia | Izena | Jaiotze data | Nazionalitatea | ||
| Atezainak | |||||
| 1 | Víctor Valdés | 1982-01-14 (31 urte) | |||
| 13 | Pinto | 1975-11-15 (37 urte) | |||
| Atzelariak | |||||
| 2 | Dani Alves | 1983-05-06 (30 urte) | |||
| 3 | Gerard Piqué | 1987-02-02 (26 urte) | |||
| 5 | Carles Puyol | 1978-04-13 (35 urte) | |||
| 14 | Javier Mascherano | 1984-06-08 (28 urte) | |||
| 15 | Marc Bartra | 1991-01-15 (22 urte) | |||
| 18 | Jordi Alba | 1989-03-21 (24 urte) | |||
| 19 | Martín Montoya | 1991-04-14 (22 urte) | |||
| 21 | Adriano | 1984-10-26 (28 urte) | |||
| 22 | Éric Abidal | 1979-09-11 (33 urte) | |||
| Erdilariak | |||||
| 4 | Fàbregas | 1987-05-04 (26 urte) | |||
| 6 | Xavi | 1980-01-25 (33 urte) | |||
| 8 | Andrés Iniesta | 1984-05-11 (29 urte) | |||
| 11 | Thiago Alcántara | 1991-04-11 (22 urte) | |||
| 12 | Jonathan dos Santos | 1990-04-26 (23 urte) | |||
| 16 | Sergio Busquets | 1988-07-16 (24 urte) | |||
| 25 | Alex Song | 1987-09-09 (25 urte) | |||
| Aurrelariak | |||||
| 7 | David Villa | 1981-12-03 (31 urte) | |||
| 9 | Alexis Sánchez | 1988-12-12 (24 urte) | |||
| 10 | Lionel Messi | 1987-06-24 (25 urte) | |||
| 17 | Pedro Rodríguez | 1987-07-28 (25 urte) | |||
| 37 | Cristian Tello | 1991-08-11 (21 urte) | |||
Irabazitako txapelketak [aldatu]
Espainiako txapelketak: 58 [aldatu]
1928-29, 1944-45, 1947-48, 1948-49, 1951-52, 1952-53, 1958-59, 1959-60, 1973-74, 1984-85, 1990-91, 1991-92, 1992-93, 1993-94, 1997-98, 1998-99, 2004-05, 2005-06, 2008-09, 2009-10, 2010-11, 2012-13.
1910, 1912, 1913, 1920, 1922, 1925, 1926, 1928, 1942, 1951, 1952, 1953, 1957, 1959, 1963, 1968, 1971, 1978, 1981, 1983, 1988, 1990, 1997, 1998, 2009 eta 2012
1983, 1991, 1992, 1994, 1996, 2005, 2006, 2009, 2010, 2011.
Espainiako beste txapelketak: 6 [aldatu]
1948, 1952, 1953.
1982, 1986.
1937.
Nazioarteko txapelketak: 14 [aldatu]
1991-92, 2005-06, 2008-09, 2010-11.
2009 eta 2011
1978-79, 1981-82, 1988-89, 1996-97.
1992, 1997, 2009, 2011
Nazioarteko beste txapelketak: 15 [aldatu]
- Copa Latina: 2
1949, 1952.
1958, 1960, 1966.
1971.
1957.
1948, 1950, 1952, 1953.
1910, 1911, 1912, 1913.
Kataluniako txapelketak: 28 [aldatu]
- Campeonato de Cataluña: 221902, 1905, 1909, 1910, 1911, 1913, 1916, 1919, 1920, 1921, 1922, 1924, 1925, 1926, 1927, 1928, 1930, 1931, 1932, 1935, 1936, 1938.
1991, 1993, 2000, 2004, 2005, 2007.
Lagunarteko txapelketak [aldatu]
1966, 1967, 1968, 1969, 1971, 1973, 1974, 1975, 1976, 1977, 1979, 1980, 1983, 1984, 1985, 1986, 1988, 1990, 1991, 1992, 1995, 1996, 1997, 1998, 1999, 2000, 2001, 2002, 2003, 2004, 2006, 2007, 2008, 2010, 2011.
1985.
1989.
1977.
Ereserkia [aldatu]
|
|
Ikus, gainera [aldatu]
Kanpo loturak [aldatu]
- (Katalanez)(Gaztelaniaz)(Ingelesez)(Japonieraz) Taldearen webgune ofiziala