Wikipedia, Entziklopedia askea
👶
Jaiotza
1883ko abuztuaren 19a
Saumur
💀
Heriotza
1971ko urtarrilaren 10a
Ritz hotela (Paris)
🔨
Lanbidea
moda-diseinatzaile
📷
Argazkiak
ikusi

Cocó Chanel,1883 abuztuaren 19an jaio zen Saumur -ren, Frantzian eta 87 urte zituela, 1971ko urtarrilaren 10an hil zen, Paris-en, Frantzian. Bere benetazko izena Gabrielle Bonheur Chanel zen. Nortasun handiko emakumea, edertasuna erakusten zuen; txikia zen eta ile motza eraman ohi zuen.

Cocó Chanel / Gabrielle Bonheur Chanel

Moda diseinatzile aurrelaria izan zen. Coco Chanel Moda Etxea sortu zuen. Nortasun berezia eta haurtzaro zaila izan zuen emakume honek goitik behera aldatu zuen modaren mundua.

Familia eta ikasketak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Familia apal batean jaio zen, eta 12 urte zituela ama galdu zuen, miseriaren eta haurdunaldien biktima .Gabriellek lau anai-arreba zituen.  Bere Aitak, saltzaile ibiltaria zen, ama etxeko lanetan aritzen zen. Aitak, ama hil zenean, bi semeak eman zizkion nekazari-familia bati. Bestalde, neskak Aubazineren umezurztegian sartu zituzten.

Ibilbide profesionala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urte horietan, gazte frantsesak joskintzako oinarrizko ezagutzak bereganatu zituen. 18 urte betetzean, Moulinseko erlijio-barnetegi batera eraman zuten. Han egon zen 21 urte bete arte.

Moulinsen, Cocok lehen lana izan zuen jostunaren laguntzaile gisa. Hala ere, ikuskizunen munduak erakarri zuen emakumea, kabaretarena hain zuzen. Garai hartan hartu zuen Coco goitizena

Bizitza pertsonala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1905an, kabareteko abeslari izatea erabaki zuen eta horretan aritu zen 3 urtez; jende asko ezagutu zuen, zenbaitekin amodiozko harremanak hasi zituelarik.

Handik gutxira Arthur Capel gazte ingelesa ezagutu zuen. Biek erakarpen izugarria sentitu zuten ia berehala. Parisen kapela-denda bat jartzeko gogoa aitortu zion.

Ekarpenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Rue Cambon

Esan eta egin zen. 1910ean, Coco Chanelek lehen denda ireki zuen Rue Cambon parisko 21. zenbakian. Laster, Coco gaztearen txapelak Parisko kaleetan sartu ziren.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Coco Chanel

https://www.biografiasyvidas.com/biografia/c/chanel.htm

https://canalhistoria.es/perfiles/coco-chanel/