Wikipedia, Entziklopedia askea

Energia berriztagarri

Energia berriztagarria bukatzen ez den energia da, etengabe berritzen dena. Haizearen, eguzkiaren, uraren edo itsasoaren indarra erabiliz lortzen da.

Energia berriztagarriak: goian, energia eolikoa eta energia geotermikoa; behean, eguzki-energia eta energia hidraulikoa.
  • Eguzki-energia: eguzkitik lurrera iristen den erradiazioak eragiten duen energia. Erradiazio hori eguzki-panel batzuetan jasotzen da eta panel horietan dauden zelula fotovoltaikoek elektrizitatea ateratzen dute eguzkiaren erradiaziotik.
  • Itsas-energia: batez ere olatuen mugimendua eta itsasaldien gorabeherak erabiltzen dira energia elektrikoa lortzeko. Energia lortzeko dauden zentralak olatu handiak dauden lekuetan edo itsasaldiak asko mugitzen diren tokietan jartzen dira.

Lau energia-iturri agortezin horiez gain, badira beste modu batzuk ere energia berriztagarria lortzeko:

  • Biomasa: erregai modura erabil daitekeen material biologikoa da. Gure etxeko sukaldeetan sortzen dugun zabor organikotik eta hildako landare edo animalietatik ateratako material biologiko horretatik gas bat atera daiteke, biogas deitzen dena. Material biologiko hori deskonposatzen denean, bakterioek sortzen dute gas hori; metano eta karbono-dioxido nahasketa bat izaten da eta erregai modura erabil daiteke.
    Zergatik erabili energia berriztagarriak?
  • Energia geotermikoa: lur barruan dagoen beroa erabiliz lor daitekeen energia da. Lurraren nukleoa oso bero dago eta zenbait puntutan bero hori lur azaleraino edo oso hurbileraino iristen da. Bero hori aprobetxatuz, energia lor daiteke.

Energia berriztagarriari energia berdea edo ekologikoa ere deitzen zaio ez dituelako baliabide naturalak agortzen, petrolioarekin gertatzen ez den bezala. Energia berriztagarriek abantaila handiak dituzte: batetik, ez dira agortzen; haizea dagoen bitartean, posible izango da haizetik energia hori ateratzea. Eta besteen kasuan berdin.

Bestetik, energia hauek ez dute karbono-dioxidoa edo C02 sortzen eta, beraz, ez dute beroketa globalean eta klima-aldaketan eraginik.