Biogas
Wikipedia(e)tik
Biogasa hondakin organikoak, abereen simaurra edo landare-hondarrak egoera anaerobio batean (oxigenorik gabeko egoeran) deskonposatzean lortzen den gas-nahastea da.
Bakterioek egiten duten prozesu horretan metano (batez ere), karbono dioxido, hidrogeno, nitrogeno eta azido sulfhidriko gasen nahastea askatzen da.
Erregai merkea eta berriztagarria da; ibilgailuetan erabiltzen da, kaleko argiekin nahasteko eta industria eta etxeko eginkizunetarako. Biogasaren ekoizpenak, hondakinak baliatzeaz gainera, ongarri bikaina sortzen du bigarren produktu gisa. Garrantzi handikoa da garatze-bidean diren herrialdeetan, eta herri industrializatuetan ere gero eta garrantzi handiagoa ematen diote, petrolioaren egungo morrontza murrizten duelako.
[aldatu] Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek lizentzia librearekin laga zituen, euskal Wikipedia osatzeko proiektu baterako.