Edukira joan

Txikipedia:Enpatia

Wikipedia, Entziklopedia askea

ZER DA ENPATIA?

Sentimenduak (Zoriontasuna)

Enpatia sentimendu bat da. Pertsona guztiek, sentimenduak ditugu. Adibidez: maitasuna, tristura, poztasuna... Enpatia ere horietako bat da. Sentimendu hau, beste baten lekuan jartzearena da. Hau da, beste pertsona baten buruan jartzen jakitea da.

Hau lortzeko aukera egon dadin, lehenengo pausoa beste pertsonak sentitzen duena ulertu behar da. Aurrerago, sentimendu horrek adierazi nahi duena ulertu behar da eta sentimendua ulertuta hori bideratzeko edota laguntzeko aukera bilatu. Enpatiaren barnean bi kontzeptu desberdintzen dira. Enpatia interkulturala eta enpatia historikoa.


MOTAK[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Enpatia interkulturala eta Enpatia historikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Enpatia interkulturala, beste gizarteek hartzen dituzten erabakiak ulertzean datza; hala ere, kasu askotan erabaki horiek ulertzeak ez du hauek partekatzen dituztela esan nahi. Hau da, haien egoera ulertzen den heinean erabakien zergatia ulertzen da. Enpatia interkultura hurrengoa litzateke; Tailandian erregearen ereserkia jartzean pertsona guztiak altsatu eta abesten asten dira, hura maitatzen dutelaren seinale, gure herrialdean hori egiten ez den arren hura ulertzea izango zen.

Enpatia historikoa, garai historiko batean hartzen ziren erabakiak ulertzean datza; hala ere, aurreko kasuan bezala, erabakiak ulertzeak ez du hauek partekatzen dituztela adierazi nahi. Adibidez, Espartan jaiotzen ziren umeek desgaitasun bat izatekotan hura maitatu eta zaindu ordez, baztertu eta kasu askotan hil egiten zituzten.