Txikipedia:Maitasun

Wikipedia, Entziklopedia askea
maitasunaren sinbolo

Maitasuna edo amodioa sentimenduek sortutako emozio eta esperientziak dira. Sentimendu eta emozio horiek positiboki hartu ohi dira, eta plazer sinpleraino iristen da. Maitasun kontzeptuarekin adierazten diren esanahi ezberdinen artean ama batek umearekiko duen maitasuna eta maitaleek euren artean dutena daude. Beste gizakiekiko, norberarekiko edo animaliekiko pasioa ere adierazteko erabiltzen da.

Antzinako Greziako filosofoek lau maitasun mota desberdintzen zituzten: familia-maitasuna , lagunen arteko maitasuna , maitasun erromantikoa eta jainkotasun maitasuna.

Maitasuna egitea eta amodioa egitea esapideek sexu harremanak izatea esan nahi dute.