Wikipedia, Entziklopedia askea
👨‍👨‍👦‍👦
Biztanleak
380
🔎
Azalera
41,81 km²
🏙️
Hiriburua
Ergoiena
📷
Argazkiak
ikusi

Ergoiena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ergoiena

Ergoiena 3 herriz osatutako sakanako udalerri bat da eta haren barruan 3 herri hauek daude:

Ergoiena mapan kokatuta
  • 3 herri hauetatik herriburua Lizarraga da.
  • Ergoienaren azalera 41,81 km2-koa da.
  • San Donato mendia Ergoienaren parte da, eta Urbasa-Andiarekin egiten du muga. Ergoienako alkatea Emeterio Senar Elso da eta hango hizkera nafarrera hego sartaldean kokatuta dago. 1500. urtean sortu zen Nafarroako erregeak Etxarritik bereizi zutelako.
  • Posta kodea: 31829

Populazioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ergoienak guztira 373 biztanle ditu, hau da Unanuk 86, Dorrauk 114 eta Lizarragak

170. Biztanleen % 87,90-k Euskaraz hitzegiten dakite. Biztanleriaren %54,2ak gizonak dira, %45,6-a, berriz, emakumeak.

Klima[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eurite ugari, neguan hotza, eta udan lehorte txikiak daude. Urteko bataz besteko tenperatura 8 eta 12 gradu bitartean da, eta prezipitazioak 1.400 mm eta 1.800 mm bitartean.

Festak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lizarragan San Adrian jaiak ekainaren 20an dira eta azaroaren 21an San Klementeak, aldiz Unanun ekainaren 29an dira eta San Pedroak ospatzen dira. Dorraon Herriko festak Andre Mariaren Jasokundearen omenez egiten dira, abuztuaren 14an hasita.[1]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Ergoiena. 2021-02-14 (Noiz kontsultatua: 2023-03-01).