Etxarri Aranatz

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Etxarri Aranatz

 Nafarroa Garaia
Udaletxea.
Udaletxea.

Etxarri Aranazko armarria

Izen ofiziala Etxarri-Aranatz
Estatua
Erkidegoa
Merindadea
Eskualdea
Espainia
Nafarroako Foru Erkidegoa
Iruñeko merindadea
Sakana
Alkatea Jose Ignacio Bakaikoa Aristorena (Bildu)
Herritarra etxarriar, etxarriaranaztar
Koordenatuak Koordenatuak: 42°54′40″N 2°4′12″W / 42.91111°N 2.07000°W / 42.91111; -2.07000

Nafarroa municipalities Etxarri Aranatz.PNG

Eremua 32,88 km2
Garaiera 506 m
Posta kodea 31820
Dentsitatea ERROREA: ezin izan da automatikoki kalkulatu, arazoa konpontzeko egin klik hemen bizt./km²
Sorrera 1314
http://www.etxarriaranatz.com/

Etxarri Aranatz[1] Nafarroako udalerria da, hedaduraz Sakana eskualdeko bigarrena, Altsasuren ondoren. 3.748 biztanle zituen 2011eko urtarrilaren 1eko erroldan.

Udalerria bi herrik osatzen dute: Etxarri Aranatzek eta Lizarragabengoak; azken hori 1842ko erroldan udalerri independente gisa agertzen da.

Inguru naturala eta kokalekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arakil ibaia Etxarri Aranatz parean.

Etxarri Aranatz Iruñeko merindadearen mendebaldean dago, Beriain mendiaren magalean.

Herriak Urbasako mendizerrarekin eta Ergoienarekin egiten du muga hegoaldean, Aralarrekin iparraldean, Bakaikurekin mendebaldean, eta Arbizurekin ekialdean.

Lizarrustiko mendateak Ataunekin (Goierri) lotzen du.

Klima[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Herrigunearen kanpoaldean, San Donato eskolako hesiaren ondoan eta itsasoaren mailatik 505 metrora, Nafarroako gobernuak jarritako estazio meteorologikoa dago.[2]

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1312an Nafarroa Arabako gaizkileengandik babesteko Etxarri-Aranatz eraiki zen, eta aurretik han zen Aranatz herriko biztanleek populatu zuten. 1351n herria eraikia zegoen, eta urte hartan herria gotortzeko lanak hasi ziren, baina 1396an beharrezkoa ez zela erabaki zuten.

1378an Etxarri-Aranazko dorrea gaztelarrek hartu zuten, eta 1.500 florin lapurtu. 1388an Karlos III.a Nafarroakoak Etxarriko elizako zergak Baionako apezpikuari eman zizkion. 1500. urtean Nafarroako erregeak Ergoiena Etxarri-Aranaztik bereizi zuen. 1834an, Lehendabiziko gerra karlistaren kontestuan, Gipuzkoa, Araba, Bizkai eta Nafarroako Diputazioak eta haien milizia karlistak Zumalakarregiren agindupean jarri ziren Etxarri Aranatzen.

1923an, Juventud Euskalduna elkartea sortu zen. Goldarazena, Lazkoz, Arbizu eta beste batzuk izan ziren sortzaileak.

1932. urtean, abuztuaren 19ko udal osoko bilkuran, Etxarri Euskal Autonomia Estatutuaren alde agertu zen. Bost hilabete geroago, Jose Maria Markotegik alkatetza utzi zuen, eta haren ordez batzorde batek hartu zituen bere gain udaletxeko lanak. 1933ko martxoan, Euzko Etxea eratu zen herrian. Ordurako, Zentro Errepublikarra eta Karlista ere bazeuden eta, beraz, esan daiteke esparru ideologiko nagusiek bazutela non elkartua. Batzorde kudeatzailearen ondoren udalbatza berria osatu eta alkate Benedikto Barandalla izan zen. Gehienak eskuindarrak ziren eta bakar batzuk nazionalistak. Sozialistei berehala sartu zitzaien okerreko begitik alkatea, hura "as de los carlistas, que ha puesto su vara de mando al servicio de la sotana" zela esanez. Alkatearen jarrera eskuindarrak eta jarduera ez demokratikoak istilu gogorrak sortu zituen, izan ere, Guardia Zibilak ekarri baitzituen dantza saio bateko partaideak sakabanatzeko. Gazte batzuk atxilotuak izan ziren eta gobernadoreak 75 pezetako multa ezarri zion bakoitzari.


1936ko lehen hilabeteetan, antolatu zen berriro UGTren Langile eta Nekazari Saila, beraiek ziotenez, Sakanako mugimendu sindikalaren eragile moduan lan egiteko. Altxamendua eta gerra zibilarekin, Benedikto Barandallak, errekete talde baten kapitain lanak erabat bere gain hartu zituen, Sakana guztian zehar herriz herri aritu zen boluntarioak bilduz eta altxamendu eta bando faxistarekin bat ez zetozenak inolako errukirik gabe zapaltzen, asko fusilatuz, bortxatuz, txantajeatuz, lapurretak eginez... Etxarriarren artean esaterako, Anizeto Albarrazin eta Julian Mauleon fusilatu zituzten, hogeitalau urteko nekazariak ziren biak.

Aldi berean, udalak behin eta berriro aldarrikatu zuen altxamendu militarraren alde zegoela, eta aho batez erabaki zuen udal aretoan berriro Jesusen Bihotza paratzea, eta baita eskoletan gurutzeak ere, Los cuales fueron retirados (anteriormente) por orden de Gobiernos sectarios de la Nación'. Bilkura berean, Guardia Zibilen postuko komandantea zen Francisco Ramos Etxarriren agiria onetsi zen. Bertan, Felipe Zeberio Arratibel eta Francisco Etxarri Jaka aguazilen kargugabetzea erabaki zen, por no inspirar afecto a la restauración de la Patria, eta kargugabetze horiek aho batez onartu ziren udalbatzan. Izan ere desde hace bastante tiempo estos guardas se distinguieron haciendo ostentación de sus ideas marxistas así como también por su falta de respeto a la autoridad local y negligencia en el cumplimiento de sus obligaciones. 1936ko abuztua lau etxarriarren hilketarekin bukatu zen. Horien artean, UGTri loturik antolatu berria zen Langile eta Nekazarien Saileko Zuzendaritzako Batzordeko kideak zirenak: Antonio Maiza, lehendakaria, 29 urtekoa eta nekazaria; Andres Gonzalez, idazkaria eta lanbidez ferrobiarioa; eta aurreko bien laguna zen Clemente Araña, bokala. Hirurak Urbasan hil zituzten, Otxoportilloko leizearen ondoan. Ondoren, zulora bota zituzten. Paulo Gartziandiak ere hala hil zuten.

Orduan komandantea zen Francisco Ramosen txostenean agertzen denez, Maria Maiza eta Maria Soledad Olejua irakasle nazionalistei nazionalista antipatriotikoak izatea leporatu zieten. Beste irakasle batzuek ere sufritu zuten errepresio faxista. Irailean beste bi etxarriar fusilatu zituzten, batetik, Narciso Artola, 32 urtekoa eta lau seme alaben aita. Urbasan fusilatu zuten irailaren 6an. Bestetik, geroxeago atxilotu zuten Felix Lopez, praktikantea eta Udaleko Batzorde Kudeatzailearen lehendakaria izana. Altsasuko kartzelara eraman zuten lehenik eta handik Lizarrustira, irailaren 22an. Bertan fusilatu zuten. Jendea kargugabetzen jarraitu zuten, baita udaletxean bertan ere. Zehazki, 1936ko urriaren 10eko bilkuran, se lee el oficio del Sr. comandante de puesto, destituyendo de sus cargos a los concejales Esteban Imaz, Pedro Goñi y Bautista Belza por ser nacionalistas y antipatriotas, designándose como sustitutos a D. Primitivo Quintana y D. Timoteo Jaca. Argi zegoen herrian nork zuen agintea.

Bizkaiako frontean 1937an hil ziren Luis Imbert, Bernardo Lopez eta Rufino Bikuña gehituz gero, hamaika izan ziren Etxarrin altxamendu faxistaren lehen hilabeteetan, Errepublikaren alde bizia galdu zuten etxarriarrak. Gainera, Nafarroako beste herrietan bezala, izan ziren konfiskatutako etxeak eta emakumeei egindako ile-mozketak eta tortura ankerrak ere. Azken eginkizun honetan, Martzelino Jauregi nabarmendu zen bereziki.

Benedikto Barandallaren taldeak oroitzapen mingotsa eta ankerra utzi zuten bai Sakanan bai Gipuzkoan, aurretik esan bezala, gerrako jauntxo baten gisa aritu ziren ia hiru hilabetez, aurretik esan bezala errepresioa, konfiskatzeak, fusilatzeak, bortxaketak, torturak... gauzatu zituzten. Bere taldea urriaren bukaeran desegin zen, kideak armada frankistan integratu ziren.[3]

2014ko apirilaren 13an udalerri honetan Euskal Herriaren independentziari buruzko galdeketa burutu zen.

Hezkuntza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Andra Mari Ikastola
  • San Donato Ikastetxe Publikoa

Azpiegitura eta garraioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

La Burundesa autobus konpainiaren Sakanako herriak elkartzen dituen Gasteiz-Iruñea lineak geltokia dauka herrian. Guztira hiru zerbitzu izaten dira norabide bakoitzean. Linearen ibilbidea honako hau da:

Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Etxarri Aranazko biztanleria
1897 1900 1910 1920 1930 1940 1950 1960 1970 1981 1991 2001 2006 2013
1.409 1.527 1.536 1.557 1.606 1.634 1.694 1.925 2.139 2.315 2.329 2.364 2.434 2.496

2008ko erroldan jaso zenez, herrian bizi ziren etorkinak 130 ziren, biztanleen % 5,31 (Nafarroako batezbestekoaren azpitik).

Politika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udaletxea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • HELBIDEA: Kale Nagusia, 10

Udal hauteskundeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2007an Nafarroa Bai alderdi politikoko Maider Goñi Errazkin aukeratu zuten alkate. Udaletxeko zinegotzi guztiak lortu zituen Espainiako Auzitegi Nazionalak Eusko Abertzale Ekintzaren kandidatura bertan-behera uztean. Baliogabeko botoak 556 izan ziren (emandako guztien %40,58) eta boto zuriak 107 (botoen % 13,14). Abstentzioa %30,35ekoa izan zen.

Etxarri Aranazko Udala (2007)
Alderdia Botoak Zinegotziak
Nafarroa Bai 707 11

2011n, aldiz, Bildu izan zen nagusi (7 zinegotzi, Jose Ignazio Bakaikoa alkatea barne); NaBai 2011k 3 eta PPk bakarra erdietsi zituzten.

Etxarri Aranazko Udala (2011)
Alderdia Botoak Zinegotziak
Bildu 880 7
NaBai 2011 353 3
PP 120 1

Alkateak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Alkateen zerrenda
1979-1983
1983-1987
1987-1991
1991-1995
1995-1999
1999-2003
2003-2007
2007-2011 Maider Goñi Errazkin Nafarroa Bai
2011- Jose Ignacio Bakaikoa Aristorena Bildu

Hedabideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zerbitzuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Etxarri Aranazko Zerbitzuen Mankomunitateko kidea da Etxarri Aranatz.

Pertsonaia ezagunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1.   Euskaltzaindia, 155. araua: Nafarroako udal izendegia, http://www.euskaltzaindia.net/dok/arauak/Araua_0155.pdf .
  2. Nafarroako Meteorologi Agentziaren webgunea.
  3. o Altafaylla, Navarra 1936. De la esperanza al terror, Altafaylla, Tafalla, 2008.201-204. orrialdeak

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Etxarri Aranatz Aldatu lotura Wikidatan
Portal.svg
Wikipedian atari bat dago honi buruz:
Euskal Herriko Wikiatlasa