Wikipedia, Entziklopedia askea
👨‍👨‍👦‍👦
Biztanleak
4.599
🔎
Azalera
🌄
Altuera
120 metro
📷
Argazkiak
ikusi
Kontxa II. meatza

Gallarta Abanto-Zierbena udalerriko auzo nagusia da, Bizkaian, Euskal Autonomia Erkidegoa dago kokatuta, Bilboko erdigunetik 14 km ingurura. Biztanleriari dagokionez, 8.417 biztanle ditu eta 135 m-ko garaiera. Gallarreta deituriko leku batean sortu zuten XIX. mendearen hasieran, gaur egun Kontxa II. meatza dagoen tokian kokatzen da hain zuzen. Gallartak Ortuella eta Las Carreras ditu mugakide.

Gallarta zaharra: Nola zen Gallarta XIX. mendean?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

XIX. mendean Trianoko mendietan munduko burdin ustiapenik handiena antolatu zen. Horrek herri osoa beste leku batera eramatera behartu zuen, mendia ustiatu ahal izateko. Meatzaritzaren jarduerak eragin erabakigarria izan zuen auzo honen garapenean, bai hazkundean bai eraldaketan.

Nola eraiki zuten herria?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gallarta zaharra bideoa (aintzinako irudiak)

1959tik 1985era bitartean, auzo horretako lurpean zegoen minerala ateratzeak biztanleak pixkanaka joanaraztea eta etxebizitzak lurrera botatzea eragin zuen, eta, horrela, nahitaezko desjabetzea egin zen.  Hori dela eta, milaka pertsona Gallarta berrira bizitzera joan behar izan ziren, meatzariek baldintza kaskarretan mendia lantzen zuten bitartean. Horrela, jaio zen Gallarta, meatzari herri bezala baserri ingurune batean. Minaren esplotazioarekin eliza, udaletxea, eskolak, zinema, abere-hiltegia, meatzari ospitalea eta abar  eraiki zituzten bertan.

Nola da Gallarta gaur egun?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Meatzaritzaren garrantzia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kontxa II.a sinbolo sozial bat bihurtu da, elementu hori gure historia berriaren parte da, inguruko pertsonen bizitzarena, Abanto eta Zierbenako biztanleen bizitza markatu duena.

Meatzaritzari lotutako mende guzti hauek eta Gallarta auzoa bezalako esperientziek, biztanleengan meatzaritza nortasun sentimendu garrantzitsu bat sortzea eragin dute.

Euskal Herriko Meatzaritzaren Museoa

Inguru horretan, gutxitan aurkitzen da meatze-arbasorik ez duen familia. Meatze sentimendu horrek auzoan hainbat proiektu garatzera eraman du esate baterako, Euskal Herriko meatzaritzaren museoa. Museo horren helburua, memoria historikoa berreskuratzea eta bizia galdu zuten pertsonen iragana aitortzea da.

Orain zer topatu daiteke?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gallarta zaharrak ez du zerikusirik gaur egungoarekin. Meatzariaren etorbidea herriko kale nagusia da, eta bertan aurkitu dezakegu eliza, Dolores Ibarruri institutua, udaletxea, bankuak eta denda gehienak. Etorbidea Martzianoko iturrian hasten da eta El Casal inguruan amaitzen da.

Gaur egungo Gallartan eraikitako auzorik aitzindariena Mikel Deuna Taldea izan zen, eta Gallarta zaharra lurrera bota ahala biztanleak birkokatzeko asmoz, auzo berriak sortu ziren. Adibidez, auzoetako bati Peñukas deitu zioten, hemen bizi ziren gehienak Peñukas kale zaharretik etorri zirelako.

Peñukas berria herriaren goialdean dagoen 7 eraikineko auzoa da eta erdian Abanto Euskaltegia (AEK) dago.

Zer bisitatu Gallartan? Leku aipagarrienak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

-Euskal Herriko Meatze Museoa: Euskal Herriko meatzaritzaren kultura eta historia ikertzea eta hedatzea du helburu, bereziki Bizkaiko Meatzaldeari dagokionez.

-Preventorio (Gallartako Meatze Ospitalea): 1881ean zabaldu zen ospitalea 1930. urterarate, itxi egin zutela. Gero, 1936an berriro ireki zuten Gerra Zibilagatik, 1950 arte, eskola batean bihurtu zela.

-Paduako San Antonioko eliza

-Txikito Gallartako frontoia

Gallartako jende ospetsurik ezagutzen duzu?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Dolores Ibárruri (1895-1989): Gallartako politikari komunista izan zen.

Manuel Sarabia (1957): "Pantera Arrosa" izenez ezaguna, Bilboko Athletic Klubeko jokalaria izan zen.

Asier del Horno (1981): Bilboko Athletic Klubeko jokalaria izan zen, CD Gallarta taldean jokatzen hasi zen.

Dolores Ibárruri
Asier del Horno