Abanto
|
Abanto |
|||
|---|---|---|---|
|
|
|||
| Izen ofiziala | Abanto y Ciérvana/Abanto-Zierbena | ||
| Estatua Erkidegoa Lurralde Historikoa Eskualdea |
Espainia Euskal Autonomia Erkidegoa Bizkaia Meatzaldea |
||
| Alkatea | Manuel Tejada Lanbarri (EAJ) | ||
| Herritarra | abantar | ||
| Koordenatuak | 43°18′59″N 3°5′0″W / 43.31639°N 3.08333°WKoordenatuak: 43°18′59″N 3°5′0″W / 43.31639°N 3.08333°W | ||
| Eremua | 18,03 km2 | ||
| Garaiera | 93 m | ||
| Posta kodea | 480xx |
||
| Biztanleria | 9.724 bizt (2010) | ||
| Dentsitatea | 539,32 bizt/km² | ||
Abanto (edo —Aragoiko Abanto herritik bereizi behar denean— Abanto Bizkaia)[1] Bizkaiko Meatzaldea eskualdeko udalerria da. Burdin esplotazio ugari eduki zituen. Hirigunea Gallarta auzoan kokatuta dago. 1995. urtean Zierbenako portua Abantotik banandu zen. Zaragoza probintzian jadanik ofizialki Abanto izena zuen herria bazegoenez, eta Espainiako legeek Estatu horren barruan izen bereko bi herri izatea galarazten dutenez, herriaren izen ofiziala Abanto-Zierbena da oraindik ere.
Eduki-taula |
[aldatu] Geografia
[aldatu] Inguru naturala
Abantoren inguruko herriak honakoak dira: mendebaldean Muskiz; iparraldean Zierbena eta Santurtzi; eta ekialdean Ortuella. Abanto Serantes eta Triano mendien artean dago. Trianoko mendiek, udalerriaren hegoaldean kokaturik, Abantoren historian zehar garrantzi handia izan dute, bertan daude herria aberastu zuten meategiak. Euren artean, Bodovalle meategia da aipagarria, Euskal Herriko sakonena baita. Izan ere, meategiaren erdigunea 100 metrora dago itsasoaren mailaren azpitik.
[aldatu] Auzoak
Udalerriak herrigunetik kanpoko auzo asko dauzka. Erdigunea Gallarta da eta bertan udaletxea dago. Gallartan Euskal Herriko Meatzaritzaren Museoa dago, eskualdeko jarduera tradizionalaren historia biltzen duen museoa.
Hona hemen auzoen zerrenda eta biztanleria 2007ko erroldaren arabera:
- Goiko Abanto
- Abanto: 59 biztanle.
- Campillo: 32 biztanle.
- Gallarta: 5.107 biztanle (udalerriko auzoburua).
- Balastera: 68 biztanle.
- Florida: 9 biztanle.
- Las Calizas: 44 biztanle.
- Picón: 21 biztanle.
- Santa Juliana: 146 biztanle.
- Triano: 52 biztanle.
- Beheko Abanto.
- Cotorrio: 154 biztanle.
- Las Carreras: 1.814 biztanle.
- Las Cortes: 7 biztanle.
- El Once: 3 biztanle.
- Olabarrieta: 55 biztanle.
- Murrieta: 51 biztanle.
- Putxeta: 269 biztanle.
- San Pedro Abanto: 46 biztanle.
- Sanfuentes: 1.675 biztanle.
[aldatu] Politika
Manuel Tejada, (EAJ), da Abantoko alkatea 2003ko hauteskundeez geroztik. Beti alkate sozialista izan eta gero, hauteskunde horietan, lehen aldiz, alkatetza EAJk eskuratu zuen. 2003ko hauteskundeetan EAJk 5 zinegotzi lortu zituen, PSOEk 4, AHE herri ekimenak 3 eta EBak 1.
Boto kopuruari dagokionez, EAJk 1.635 boto lortu zituen, PSOEk 1.286, AHE herri ekimenak 949 eta EBk 499. Baliogabeko botoak 488 izan ziren eta zuri bozkatu zutenak 61. Aipagarria da baliogabeko botoek izan zuten gorakada, ezker abertzaleak hauteskundeetara aurkezturiko zerrenda Espainiako Auzitegi Nazionalak baliogabe utzi eta gero.
[aldatu] 2011ko udal hauteskundeak
2011ko udal hauteskundeetan 6 zerrenda aurkeztu ziren Abanton: Bildu, Euskadiko Alderdi Sozialista - Euskadiko Ezkerra, Euzko Alderdi Jeltzalea, Ezker Batua-Berdeak eta Independenteek osaturiko koalizioa eta Partido Social y Vasco. Hauek izan ziren emaitzak:
- EAJ: 2.777 boto (8 zinegotzi)
- Bildu: 890 boto (2 zinegotzi)
- PSE-EE: 747 boto (2 zinegotzi)
- EB-B-Independenteak: 368 boto (1 zinegotzi)
- PP: 182 boto (ordezkaritzarik ez)
- PSyV: 30 boto (ordezkaritzarik ez)
Hauteskunde horien ondoren, EAJko zerrendaburu Manuel Tejada Lanbarri da berriz ere Abantoko alkate.
[aldatu] Demografia eta biztanleria
| 1857 | 1877 | 1887 | 1900 | 1910 | 1920 | 1930 | 1940 | 1950 | 1960 | 1970 | 1981 | 1991 | 2000 | 2010 |
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
| 1.172 | 2.075 | 5.715 | 8.337 | 9.053 | 9.679 | 9.870 | 9.576 | 9.419 | 11.340 | 10.121 | 9.490 | 9.351 | 8.989 | 9.724 |
Kontuan izan behar da 1996an Zierbenak independentzia lortu zuela; beraz, hortik aurrerako datuek ez dute Zierbenako biztanleria kontuan hartzen.
[aldatu] Garraiobideak eta azpiegiturak
Abanto autobusez eta trenez loturik dago inguruko herri garrantzitsuenekin. Muskizetik Bilbora doan autobusa Abantotik igarotzen da. Gainera, Santurtzirako Bizkaibusa dago.
Horrez gain, Renfe Aldiriakeko C-2 lineak geltoki pare bat dauzka Abanton. Trenek 30 minutuko maiztasuna daukate.
[aldatu] Errepidea
[aldatu] Autobusa
- A2336 Muskiz - EHU
- A3323 Portugalete - Galdames
- A3333 Santurtzi - Gallarta
- A3334 Santurtzi - Balmaseda
- A3335 Sestao - Muskiz
- A3336 Bilbo - Muskiz (Ortuellatik)
- A3337 Bilbo - Muskiz (N-634 errepidetik)
- A3338 Muskiz - Barakaldo - Areeta
- A3345 Bilbo - Castro Urdiales (N-634 errepidetik)
[aldatu] Trena
Abando - Muskiz: Gallarta eta Putxeta geltokiak.
[aldatu] Monumentuak
Hona hemen udalerriaren monumentuak[2]:
- San Pedro eliza (Las Carreras).
- Abantoko Santa Juliana eliza (XV. mendea baino lehenagokoa, Abanto)
- Santa Luzia eliza (Sanfuentes)
- Barco familiaren dorretxea (XVII. mendea, Sanfuentes)
- San Lorenzo baserria (pizkundetarra)
- Matiena etxea (XIX. mendea, Las Carreras).
- Villa Casuso (Las Carreras).
[aldatu] Abantar ospetsuak
- Dolores Ibarruri (1895-1989), politikaria.
- Isaac Puente (1896-1936), anarkista.
- Asier del Horno, futbolaria
- Manuel Sarabia, futbolaria eta entrenatzailea.
[aldatu] Erreferentziak
- ↑ Euskaltzaindia: 145. araua: Bizkaiko herrien izendegia.
- ↑ www.abanto-zierbena.org
[aldatu] Kanpo loturak
- (Euskaraz) Abantoko Udalaren webgunea
- (Euskaraz) Euskal Herriko Meatzaritzaren museoa
- Abantoko euskarari buruzko erreportajea, Argia, 2009-02-22.